Eusko Jaurlaritzak 19.500 eurorekin lagunduko du Bilboko Itsasadarra Itsas Museoa Fundazioak “La Naval” enpresaren instalazioetan dauden altzari historikoak erostea

0
Sede del Gobierno Vasco, Lakua

Sestaoko Construcciones Navales del Norte, La Naval bezala ezaguna, 2020an desagertu zen. Bilboko Itsasadarra Itsas Museoak enpresaren hartzekodunen konkurtsoaren berri izan zuenean 100 urte baino gehiagoko historia duten altzariak erosteari ekin zion. Izan ere, gaur egun Itsasmuseum dagoen tokian zegoen Euskalduna ontziola eta bertakoak ere badira altzari horietako batzuk. Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika sailak 19.500 eurorekin finantzatuko du erosketa hori.

Erosiko diren altzarien artean mahaiak, aulkiak, armairuak, koadroak, erlojuak eta bestelako objektuak daude eta museoak bere instalazioetan gordetzeko modua aurkitu bitartean Bizkaiko Foru Aldundiaren “Bizkaikoa” entitatearen jabetzako biltegian gordeko dira. Batzuetan, aldi baterako erakusketa baten parte izan daitezke, edo piezaren bat erakusketa iraunkorrean erakutsi. Nolanahi ere, helburua, berez, Itsasmuseumeko bilduman integratzea da, eta etorkizunean kontserbatzea.