Eusko Jaurlaritzak onartu ditu proiektu solidarioetan teknologia eta berrikuntza ekimenetarako laguntzak

0

Gobernu Kontseiluak garapenerako lankidetzako proiektuetan teknologia eta berrikuntza erabiliko dituzten lau dirulaguntza onartu ditu, gehienak Afrikan izango dira. Laguntzak eLankidetza-Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziak kudeatuko ditu, Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailean dagoena.

Lehenengo laguntza, 210.227 eurokoa, zuzenduko da Noadhibouko, Mauritania, haurren eta amen desnutrizioa murrizteko. Horretarako sortuko garatuko da prebentzio eta detekzio sistema goiztiar bat. Innovation for Change SIC4CHANGE eta Rosa del Desierto erakunde sozialek erabiliko dituzte parte-hartze komunitarioa, lanabes teknologikoak eta sistema pizgarriak.

Bigarren dirulaguntza 89.187 eurokoa izango da, eta helburua da bultzatzea zerbitzu digitalak eskaintzen dituzten Iparraldeko zein Hegoalde Globaleko enpresen arteko plataforma digitaleko kooperatibak sortzen. Ekimen horrekin, Mondragon Unibertsitatea Enpresagintza gizarte ekimeneko kooperatibak enpresa digitaletan kooperatibismo eredua finkatzen saiatuko da, esperientziak trukatuz eta formazioa emanez gig economy edo plataforma digitalen bidez enkarguzko langileen ekonomiaren inguruan. Gainera, laguntza horrekin esperientzia pilotu bat sustatuko du Hegoaldeko herrialde batean Mundukide GGKEarekin batera.

Mondragón Unibertsitatea Enpresagintzak jasoko du, 90.186 euroko beste dirulaguntza bat Africa Basque Challenge programa babesteko. Kenyako, Euskadiko eta Senegaleko gazteak biltzen dituen ekimenaren hirugarren edizioa da, ekintzailetza sozial eta solidarioko proposamenak diseinatzeko. Oraingo honetan, bi bootcamp egingo dira, bata Kenyan eta, bestea, Euskadin, eta erabiliko dira osasun zerbitzuetarako sarbide ekitatiboa hobetzeko proposamenak elkarrekin sortzeko. Gainera, hiru edizioetako sei proposamen aukeratuko dira prototipatzeko eta merkaturatzeko.

Azkenik, Africanista Manuel Iradier eta Kultura Bendera elkarteek 60.000 euro jasoko dituzte, Afrikaldia Afrikar Zinemen Euskal Jaialdia antolatzeko. Laguntza honen xedea da Afrikako kulturen aniztasuna zinemaren bidez ikusaraztea eta baita bizikidetza zailtzen duten aurreiritziak, estereotipoak, zurrumurruak eta beldurrak indargabetzea ere.