Eusko Jaurlaritzak sektore publikoan eta pribatuan alokairuko etxebizitzak sortzea sustatzeko eta elkarlaneko etxebizitzak arautzeko agindua onartu du

0

Gobernu Kontseiluak, Iñaki Arriola Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraioetako sailburuak proposatuta, bizitegitarako etxebizitza eta eraikinen alokairua eta erabiltzeko beste modu batzuk sustatzeko jarduketei buruzko agindu berria onartu du. Araudi berri hori EAEko Etxebizitza Legeak garatzen du, erakunde-maila guztietan alokairua sustatzeko, eta, gainera, elkarlan publiko-pribatuko formulak jartzen ditu abian, sektore pribatuak ere arrazoizko prezioko alokairua susta dezan.

Batetik, arauak aurretik bazeuden laguntzak areagotzen ditu, administrazio eta erakunde publiko eta pribatuek alokairu babesturako bideratuko diren etxebizitzak eraikitzea, birgaitzea edo eskuratzea sustatzeko. Bestetik, beste hiru jarduketa-ildo gehitzen ditu, EAEn errentamendua sustatzeko, alokairu babestuko etxebizitzen eta zuzkidura-bizitokien parkea handitu eta parke pribatu hutsa mobilizatzeko.

Laguntzak zuzenak izango dira –itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak eta mailegu baten interes-tasaren erabateko subsidiazioa edo partziala– eta finantzaketa kualifikatua –mailagu kualifikatuak eta banku-deskontuak–. 2022rako 19 milioi euroko aurrekontua dago hasiera batean. Laguntza horiek bateragarriak izango dira beste administrazio batzuen laguntzekin, eta alokairu soziala bultzatzeko Next funtsekin.

A. Etxebizitzak eskuratzea, sustatzea eta/edo birgaitzea, errentamendu babestuan lagatzeko 

ERRENTAK LAGATZEKO EPEA ZENBATEKOAK AURREKO AGINDUA
BOE erregimen orokorra 20 urte

50 urte

18.000 euro/etxebizitza

45.000 euro/etxebizitza

10.000 euro 15 urtean

20.000 euro 50 urtean

BOE erregimen berezia 20 urte

50 urte

21.000

52.500

18.000 euro 15 urtean

40.000 euro 50 urtean

Aginduak, halaber, laguntza osagarriak barne hartzen ditu, hasierako lagapen-epeak luzatzen dituztenentzat. Sustapenerako eta birgaitzerako laguntzek, gainera, asistentzia teknikoaren eta urbanizazio-kostuen % 100 arteko dirulaguntzak ezartzen dituzte, bien artean etxebizitzako 6.000 eurokoak, gehienez, aurreko aginduaren bikoitza –9.000 euro, lehentasunezko jarduketa-eremuen kasuan, aurreko araudian baino % 63,6 gehiago–.

B. Zuzkidura-bizitokietarako eraikuntzak sustatzea 

Zuzkidura-bizitokien kasuan, eraikuntzaren kostuaren % 100 arteko maileguak emango dira obrak eta ordainsari teknikoak ordaintzeko –Gobernuak interes-puntuak subsidiatuko ditu interes-kostuari aurre egiteko-. Bizitokiko, 100.000 euro arteko ordainsari teknikoak. Dirulaguntzak 50.000 eurokoak izango dira zuzkidura-bizitoki bakoitzeko.

C. Alokairu babestua sustatzea landa-eremuetan eta eremu hustuetan 

Aginduak 5.000 biztanle baino gutxiagoko edo despopulazio-egoeran dauden udalerrietan edo biztanleguneetan –baldin eta biztanleriaren % 10 galdu badute azken hamarkadan edo biztanle kopurua 2000. urtean zenbatutakoaren % 80ra iristen ez bada– alokairu babesturako babes publikoko etxebizitzak sustatzeko pizgarri bereziak zabaltzen ditu, dirulaguntza areagotuen bidez. Orain arte laguntzak 3.000 biztanlerarteko udalerrietara zuzenduta zeuden eta jardueren kontzeptuak mugatuagoak ziren.

Neurri bereziak egongo dira despopulazio-egoeran dauden eremuetan honako kasu hauetarako:

  • Etxebizitzak birgaitzeko: 500 euro arte, obretarako metro koadro bakoitzeko, eta 9.000 euro, asistentzia teknikorako eta ordainsarietarako
  • Udalek erabiltzen ez diren etxebizitzak errentamendurako erabiltzeko eskuratzen dituzten etxeetarako: 000 euro, 20 urteko errentamenduetarako erregimen orokorreko etxebizitzako; kopuru hori igo egingo da, eta 50.000 eurokoa izango da, 50 urteko alokairuen kasuetarako. 22.000 euro, erregimen berezien kasuan, 20 urtetarako, eta 55.000 euro, 50 urteko errentamenduetarako.

D. Cohousing-a edo elkarlaneko etxebizitzak 

Aginduak elkarlaneko etxebizitzen (cohousing-a) proiektuak sortzeko arau-esparru berria garatzen du. Hura etxebizitza batera  sartzeko sistema bat da, eta, hartan, aurretiko sarrera bat ordaintzen da –eraikina birgaitzeko edo eraikitzeko, gehienez 30.000 eurokoa–, eta hileko kanon bat –sekula ere ez da 750 eurotik gorakoa izango– autokudeaketaren erregimenean bizi diren familiek berek eratzen duten etxebizitza-erkidegoa kudeatzen duen irabazi-asmorik gabeko elkarte edo kooperatiba bati.

Eraikinek bost etxebizitza izan beharko dituzte, gutxienez, eta erabiltzeko eskubidearen erregimenean –espazio komunak barne– eskuratuko dira, eta okupatzaileen ohiko etxebizitza izan beharko dute. Formula hori gazte, adineko, eta belaunaldien arteko proiektuei zuzenduta daude, eta baita familia gurasobakar edo familia ugari, desgaitasunak dituzten pertsona edo Etxebizitza Eskatzaileen Erregistroan gutxienez hiru urtez daramatzaten pertsonei zuzentzen zaie ere.

TIPOLOGIA BALDINTZAK LAGUNTZA ETXEBIZITZAKO
Etxebizitza librea 750 euro arteko hilerokoa eta 30.000 euro arteko hasierako ekarpena

600 euro arteko hilerokoa eta 25.000 euro arteko hasierako ekarpena

9.000 euro

 

12.000 euro

Etxebizitza babestua 750 euro arteko hilerokoa eta 30.000 euro arteko hasierako ekarpena

600 euro arteko hilerokoa eta 25.000 euro arteko hasierako ekarpena

12.000 euro

 

15.000 euro

Belaunaldien artekoa   15.000 librea bada

18.000 babestua bada

Jarduera hauek etxebizitza libre edo babestuekin egin ahal izango dira, eta mugiaraziko lurzorua pribatua izan beharko da. Cohousing proiektuek sarbidea izango dute mailegu eta laguntza berezien bloke batera. Etxebizitza egokituek gainera, beste 3.000 euro gehiago jasoko dituzte.

Alokairu programa 

Alokairu inbertitzaile instituzionalek –banku-erakundeak, pentsio-funtsak, aseguru-konpainiak, higiezinetako inbertsio-sozietateak, etab.– etxebizitzan inbertsio pribatuak sustatzeko elkarlan publiko pribatuko programa berria da, eraikinak sustatu eta birgaitzeko, administrazioari eskuratzeko moduko alokairurako lagatzeko. Helburua da Eusko Jaurlaritzari eraikinak edo etxebizitzen blokeak lagatzea, 7 eta 75 urte bitartean alokairu pribaturako erabil daitezen. Eusko Jaurlaritzak birgaitu egingo du eraikina eta mantentze-lanak egingo ditu denbora horretan zehar, eta, adostutako epea amaitzean, erosteko aukera izango du. Aldi berean, inbertitzaileari kanon bat ordainduko dio, Bizigune programaren kopuruak errespetatuz (asko jota 650 euro hilean 2022an).