Jaurlaritzaren Kontseiluak DSBE eta EPO gastuetarako 2022rako xedapena onartu du

0
Sede del Gobierno Vasco, Lakua

Idoia Mendia lehendakariorde eta Lan eta Enplegu sailburuak proposatuta, Jaurlaritzaren Kontseiluak 432,45 milioi euroko gastua onartu du datorren urterako, aurrekontua onartu aurretik, diru-sarrerak bermatzeko errenta eta etxebizitzarako prestazio osagarria jasotzeko eskubidea duten pertsonen diru-sarrerak garantizatzeko.

Diru-sarrerak Bermatzeko Errentaren kasuan, 2022rako aurreikusitako zenbatekoa 345 milioi eurokoa da, honela banatuta: Araba 57,39 milioi, Gipuzkoa 78,27 milioi eta Bizkaia 209,32 milioi. Datorren urtean jaso beharreko zenbatekoak % 3 gehitu dira.

Etxebizitzako Gastuetarako Prestazio Osagarriari dagokionez, aurreikuspena, guztira, 87,45 milioi eurokoa da, 14,72 milioi Arabaren kasuan, 21,36 milioi Gipuzkoaren kasuan eta 51,35 milioi Bizkaiaren kasuan.

Beharrezkotzat jotzen da aldez aurretik bideratzea, bi prestazioak hilero ordaintzen baitira; beraz, bermatu behar da Lanbidek, horiek kudeatu eta ordaintzeko ardura duen organoak, finantzaketarako baliabide ekonomikoak izango dituela 2022ko urtarriletik aurrera.

Bi prestazio horiek Diru-sarrerak Bermatzeko eta Gizarteratzeko 18/2008 Legean jasota daude.