Azpiazuren ustez, EH Bildurekin egindako aurrekontu-akordioa seinale ona da

0

Pedro Azpiazu Ekonomia eta Ogasuneko sailburuak gaur goizean ETB-1eko Euskadi on on Euskadi saioan egindako elkarrizketa batean nabarmendu duenez, EH Bildurekin duela gutxi egindako aurrekontu-akordioa «seinale ona» da.

 Haren ustez, koalizio abertzaleak 2022rako aurrekontuaren proiektuaren aurka ez egitea garrantzi handiko erabaki politikoa da, Eusko Jaurlaritzak egindako planteamenduari bide eman baitio, hau da, gehiengo parlamentarioa izan arren, beti bilatu izan dugula babes zabalagoa.

 Elkarrizketa honetan Azpiazuk adierazi duenez, negoziatzeko ideologia alde batera utzita, politika erabilgarria bilatzeko eta aurre egin beharreko erronketan zentratzeko unea da. «Begiratu dugu zer behar zen gure Ekonomia suspertzeko, gure osasuna eta hezkuntza indartzeko».

Aurreikuspen ekonomikoei dagokienez, Ekonomia eta Ogasuneko sailburuak azpimarratu du datorren urtean hazkunde ekonomikoa espero dela, zorpetze eta defizit publiko kaudimendunen esparruan. Gure zor maila ez da handia eta amortizazio kostuak ez dira garestiak une honetan. Ekonomiaren bilakaera ikusi behar da, baina lasai gaude kontu egonkor eta sendo batzuekin.

Azkenik, eta Europako Funtsei dagokienez, hazkunde eta eraldaketa hori sendotzeko bide gisa, Azpiazuk adierazi du programa horretan Euskadik 600 milioi jaso dituela, eta erantzunen zain gaudela, baita Espainiaren arintasun handiagoaren zain ere. Etengabeko harremana dugu Espainiako Gobernuarekin, baina premiazkoa da jakitea zer gertatuko den egin ditugun proposamenekin. Calviñok oraindik ez du erantzun, eta oso proiektu garrantzitsuak dira. Seinale ona litzateke.