Rodrigo Gartzia, Ertzaintzaren egungo zuzendaria, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailburuordetzaren kargu egingo da

0

Rodrigo Gartzia Ertzaintzaren egungo zuzendaria Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailburuordetzaren kargu egingo da datorren astelehenean, abenduaren 20an, Josu Zubiaga egungo sailburuordea Herri Kontuen Euskal Epaitegiko batzordekide izendatzen dutenean, Eusko Legebiltzarraren Osoko Bilkurak gaur onartu duenez.

Josu Zubiaga Ekonomia eta Enpresa Zientzietan lizentziaduna da UPV/EHUn. Herri Kontuen Euskal Epaitegiko funtzionarioa da 1989tik, eta 20 urtean baino gehiagoan aritu da bertan lanean eta orain zerbitzu berezien egoeran dago. 2013an sartu zen Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailburuordetzan HKEEtik, auditore buru moduan lanean ari zenean.

Rodrigo Gartzia Filosofia eta Letretako lizentziaduna da Deustuko Unibertsitatean eta Irakasle-ikasketetako diplomaduna UPV/EHUn. Esperientzia zabala du Euskal Administrazio Publikoan, kudeaketaren arloko hainbat lanpostu eta ardura politiko izan baititu 80ko hamarkadatik. Oso gertutik ezagutzen du Segurtasuna Saila, 2013an hasi baitzen bertan lanean Segurtasuna Koordinatzeko zuzendari moduan. 2020an Ertzaintzaren zuzendari kargua hartu zuen, eta bertan egon da orain arte, eta orain Segurtasun Sailburuordetza hartu du bere gain.