Abenduaren 10ean, ostirala, Giza Eskubideen Nazioarteko Eguna dela eta, Travellin ‘Brothers, The Fakeband, Capital Sol, Caricatuas Brothers eta Aurora Beltran taldeek Mendebaldeko Sahararen aldeko ikuskizuna eskainiko dute. 19:00etan izango da Donostiako Antzoki Zaharrean.
Kontzertu hau Club44ren ekimenari difusioa emateko sortu da, diskoaren II. liburukiaren edizioan lanean ari baita: «Harresiaren bidez abesten – Mendebaldeko Sahararako kantuak».
Lehiatilaren diru-bilketa Sahararen aldeko karabanarako izango da.
Donostiako Udaleko Lankidetza eta Giza Eskubideen Sailak antolatu du kontzertua, Club 44 eta Donostia Kulturarekin batera.