Josu Erkoreka lehendakariorde eta Segurtasuneko sailburua, gaur goizean Euskadiko Trafikoa Kontrolatzeko eta Larrialdiak Kudeatzeko Zentroan ospatu den, Euskadiko Uholde Arriskurako Plan Bereziaren Aholku Batzordearen bileraren buru izan da. Bilera horretan, ibai-arroen egungo egoera, errepideen egoera, aurreikuspen meteorologikoak eta Euskadiko uholde arriskua gertutik jarraitu da.
Aholku Batzordean parte hartu dute, beste erakunde batzuekin batera, Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako foru-aldundiek, Arabako Gobernuaren Ordezkariordetzak, Ebroko Konfederazio Hidrografikoak, Kantauriko Konfederazio Hidrografikoak, Gurutze Gorriak eta DYAk.
Bileraren ostean, lehendakariordea eta Segurtasuneko sailburua prentsaurrekoan izan da, Sonia Díaz de Corcuera Trafikoko zuzendariarekin batera. Erkorekak adierazi du alerta laranja mantenduko dela Gipuzkoan euri iraunkorragatik eta abisu horiak Bizkaian eta Araban bihar goizeko 9ak arte, baita abisu horia ere olatuengatik gaur eta bihar goizeko 9ak arte. Halaber, Diaz de Corcuerak Euskadiko errepideen egoeraren berri eman du.