Idoia Mendiak Europako funtsak «gure enpresetan jauzi kualitatibo bat emateko eta kalitatezko enpleguak lortzeko» baliatzearen alde egin du

0

Idoia Mendia Lehendakariorde eta Lan eta Enplegu sailburuak Europako funtsen etorrerari buruz hitz egin du gaur, eta «gure enpresetan jauzi kualitatibo bat emateko eta kalitatezko enplegua lortzeko balio dezaten» eskatu du.

Herri Irratian egindako elkarrizketa batean, Mendiak gogorarazi du buru duen saila 2030erako Enpleguaren Euskal Estrategian zentratuta dagoela, eta erabat lerrokatuta dagoela Espainiako Gobernuak arlo horretan eta Europar Batasunak dituen politikekin. Hori dela eta, «Ziklo bakarreko hiru urteri aurre egingo diegu, eta aprobetxatu egin behar dugu Europako funtsek gure enpresetan jauzi kualitatibo bat emateko, sektore berrietan finkatzeko, benetan lehiakorrak izateko eta kalitatezko enplegua izateko».

Era berean, Mendiak Elkarrizketa Sozialeko Mahaiari buruz hitz egin du eta bertan ez dauden sindikatuei «eskua luzatuta» agertu die. Hala ere, gaineratu duenez, «Diaolgo Sozialeko Mahaia ez da gelditzen, baizik eta eseri nahi dutenekin lan egiten du, UGT, CCOO eta Confebaskekin».

«Elkarrizketa Sozialerako Mahaia eragile sozial eta ekonomikoek Eusko Jaurlaritzak egiten dituen politika publikoetan eragiteko bidea da, eta Jaurlaritza bere proposamenekin aberasten da. Denok irabazten dugu «, amaitu du.