‘Oparitzeko, Donostia’ da tokiko merkataritza sustatzeko kanpaina berria

0

Hurbileko merkataritzari eta Donostiako tokiko merkataritzari balioa ematea da, San Sebastian Shops-ek abian jarri duen kanpaina berriaren helburua. Kanpainak gure hiria lehentasunezko merkataritza-helmuga gisa kokatzea nahi du, herritarrei eta bisitariei gabon hauetan erosketak eta gabonetako opariak Donostiako tokiko merkataritzan egiteak dakarren esperientzia bakarra eta desberdina helaraziz. Kanpainak Donostiako Udalaren eta Eusko Jaurlaritzako Merkataritza Sailaren babesa du.

Gabonetako kanpaina hiriko merkataritzarako aldi garrantzitsuenetako bat da. Donostiako Udaleko Ekonomia Sustatzeko Zinegotzigotik lankidetza estuan aritzen dira sektoreko hainbat erakunde eta eragilerekin, hiriko eta hurbileko merkataritza sustatzeko, Gabonetako jaien inguruko hainbat ekimenen bidez. Azken batean, garai horretako giroa eta baldintza egokiak sortzea da kontua, eta eskaria suspertzea urteko jarduera ekonomikoaren unerik garrantzitsuenetako batean.

Donostiako kaleak apaintzen dituen Gabonetako argiteria eta erosketa-turismoa erakartzeko eta sendotzeko jarduerak hiriaren kanpo-sustapenari laguntzen dio, eta funtsezko faktorea da aldi komertzial honetan bisitariak erakartzeko.

Donostiak, produktuaren eta tokiko marken alde egiten duten lehen mailako saltokiak ditu. Bereziak, iraunkorrak eta lurralde honen bereizgarri den nortasun kultural propioa dutenak. Helmuga turistiko paregabea da, eta bertan erosketa-esperientzia ahaztezina bizi daiteke; ‘Oparitzeko, Donostia’.

Ekialde zonaldeko erosketa bonuak

Erosketa bonuen kanpaina bat jarri da abian Gabonetako erosketak egiteko hiriko ekialdeko saltokietan: Altza, Intxaurrondo, Larratxo, Mirakruz-Bidebieta, Herrera, Egia, Loiola, Txomin eta Martutene auzoetan.

3.000 bonu banatuko dira ekialdeko 75 merkataritza establezimenduen artean, guztira, 40 bonu saltoki bakoitzeko. Bonu bakoitzak 15 €-ko salmenta balioa du eta horietatik, kontsumitzaileak 10 € ordainduko ditu eta Donostia Sustapenak falta diren 5€-ak jarriko ditu San Sebastian Shops-en. Ondorioz, kontsumitzaileak % 33,33-ko hobaria lortuko du. Denda bakoitzak bere bezeroei bonuak eskainiko dizkio.

Programa honen helburuak dira, alde batetik, auzoetako merkataritza dinamizatu eta sustatzea eta, bestetik, auzo hauetan eta bertako saltokietan egiten diren Gabonetako erosketak bultzatzea, hiriko ekialdean, gutxi gorabehera, 45.000 €-ko kontsumoa ahalbidetuta.