Amaia Antxustegi Iraunkortasuna eta Ingurune Naturaleko foru diputatuak, Arantza Atutxa Bizkaiko Foru Aldundiko Nekazaritza Zuzendari Nagusiarekin batera, ETEFE Euskadiko Terreño Behi Abeltzainen Elkarteen Federazioak Gangurengo Foru Etxaldean antolatutako abereen enkantean eta ate ireki jardunaldian parte hartu du. Federazioaren parte den Bizkaiko BITEL elkarteari instalazioak utzi zitzaizkion, elkarteak bertako arraza hobetzen eta berreskuratzen jarraitzeko behar zuen testaje, hazkuntza eta estalketa zentroa bertan martxan jartzeko.
Abeletxean egindako ekitaldian, Antxustegik zentroa lankidetza publiko-pribatuaren adibide argia dela azpimarratu du, elkarlanean lan eginez, sortzen diren beharrei modu eraginkorrean erantzun ahal zaiela. «Laurogeita hamarreko hamarkadaren erdialdetik aurrera ‘terreña’ arrazako abeltzainekin dugun lankidetza sendotu dugu. Arraza berreskuratzeko konpromisoa berritu dugu. Eta, guztion artean, berreskuratze hori eraginkorragoa izatea lortu dugu. Sektorearen beharrei erantzuten dielako. Bertoko arraza horri balioa ematen laguntzen du, eta, pixkanaka, arlo ekonomikoan arraza errentagarria izatea ahalbideratu. Eta hau funtsezkoa da terreña arrazako abereei eusteko», azaldu du Iraunkortasuna eta Ingurune Naturala Zaintzeko foru diputatuak.
Gaurko jardunaldian izan dira baita Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza eta Abeltzaintza zuzendaria den Jorge Garbisu, terreño behi abeltzainen hiru lurralde elkarteetako (Aratel, Bitel eta Gitel) zuzendaritzetako kideak eta hauetako bazkideak eta baita ETEFE elkarteen federazioko zuzendaritza ere.