Euskadiko Segurtasun Publikoaren Kontseiluak delinkuentziaren estatistikak eta Segurtasun Publikoaren Planaren ebaluazioa eta jarraipena aztertzeko urteko bilera egin du

0
  • Bileran Judikatura, Fiskaltza eta Ertzaintza koordinatzeko lantaldearen balantzea egin da

Josu Erkoreka lehenengo lehendakariorde eta Segurtasuneko sailburua buru dela elkartu da gaur Euskadiko Segurtasun Publikoaren Kontseilua. Erakunde horretan Euskadiko segurtasun publikoaren sisteman eskudunak diren edo inplikatuta dauden erakunde guztiak daude ordezkatuta: Eusko Jaurlaritza, foru-aldundiak, EUDEL, Espainiako Gobernuaren Ordezkaritza, Legelarien Euskal Kontseilua, Botere Judizialaren Kontseilu Nagusia, EAEAN eta EAEko Fiskaltza Nagusia.

Saioan Euskadiko Segurtasun Publikoaren 2025 Planaren ebaluazioa eta jarraipena egin dute eta Ziberkriminalitatearen aurkako Ertzaintzaren Ekintza Plana aurkeztu dute.

Horrez gainera, Euskadin delinkuentziak izan duen bilakaeraren eta Euskal Autonomia Erkidegoko Poliziaren Kontrol eta Gardentasun Batzordearen lanen berri eman dute eta Judikatura, Fiskaltza eta Ertzaintza koordinatzeko lantaldearen balantzea egin dute. Lantaldea organo dinamizatzaile gisa finkatzen ari da, hartu beharreko erabakiak proposatzeko eta erabakiak hartzeko eta sistemak modernizatzeko ardatza izanik.