Eusko Jaurlaritzak 2,1 milioi euroko diru-laguntza emango dio Zallako Udalari, La Guata zelulosa-fabrika zaharrean artistentzako gune bat finantzatzeko

0
Sede del Gobierno Vasco, Lakua
PRUEBA

Gobernu Kontseiluak Zallako Udalari urte anitzeko zuzeneko dirulaguntza bat ematea onartu du gaur, Zallako La Guata zelulosa-fabrika zaharrean kultura- eta sormen-industrien gune bat, “Zallako Artisten gunea”, sortzea finantzatzeko. Guztira, 2.158.000 euro izango dira 2021-2023 aldirako, eta honela banatuko da:

  • urtea: 665.571 euro
  • urtea: 1.192.429 euro
  • urtea: 300.000 euro

Horrela, Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak eraikinaren erosketa, plan estrategikoa eta proiektu teknikoa idaztea eta eraikina aurreikusitako beharretara egokitzeko lanak finantzatuko ditu.

ZAP

“Zallako artisten gunea” proiektua Lehentasunezko Jarduteko Guneen (ZAP) barruan sartzen da, Berpiztu programaren barruan dagoen plan berezi bat, egoera ahulean dauden eskualdeak, kasu honetan Enkarterri, Bizkaian, bultzatzeko.

La Guata eraikina birgaitzearen helburua talentu artistikoa sustatzea da, eta, hedaduraz, sormena. Horretarako, kultura- eta sormen-garapenarekin lotutako erabilera berrietara bideratuko da.