Euskadiko Udaltzaingoen Koordinazio Batzordea elkartu da Euskal Poliziaren jarduera eta lankidetza aztertzeko

0

Josu Erkoreka lehenengo lehendakariorde eta Segurtasuneko sailburua buru dela elkartu da gaur Euskadiko Udaltzaingoen Koordinazio Batzordea, jarduera koordinatzeaz eta polizia-zerbitzuak, agenteen formakuntza eta hobekuntza eta euren esku dituzten baliabide teknikoen eta materialen homogeneizazioa hobetzeko neurri berriak proposatzeaz arduratzen den organoa.

Bileran Euskadiko Segurtasun Publikoaren 2025 Planaren jarraipena eta ebaluazioa egin da, eta Euskal Autonomia Erkidegoko Poliziaren Kontrol eta Gardentasun Batzordeak 2021ean egindako lanaren berri eman da.

Saioan 2021ean egin diren tokiko koordinazio-batzordeez eta, 2021eko abuztuaren 20an argitaratutako hitzarmen-eredu berrian oinarrituta, Eusko Jaurlaritzaren eta Euskadiko udalen lankidetzarako oinarrizko hitzarmenak berritzeaz ere hitz egin da.  Era berean, oraindik akordio hau ez duten herriekin, hala nola, Astigarraga, Lazkao edo Mutrikurekin, akordioa sinatzea sustatu da, 2021eko hirugarren hiruhilekoan sinatu baitzuten lehenengo lankidetza-hitzarmena.

Azkenik, EUDELekin sinatutako hitzarmenaren ondorioz eratutako lantaldeen bilakaeraren berri ere eman da. Hauek dira hitzarmen horrek barne hartzen dituen gaiak: ekipamenduak, hautaketa eta formakuntza, araudia, informatika eta telekomunikazioak, berdintasuna, polizia-prozedurak eta eginbideak, interpretazio-irizpideak eta jardunbide egokiak Herritarren Segurtasunaren eta Bide Segurtasunaren arloko zehatze-araubidearen aplikazioan.