Argi eta soinu ikuskizun batek osatuko du Donostiako Eguberria

0

Gabonak direla-eta, Donostiako Udalaren (Ekonomia Bultzatzeko Zinegotzigoa, Donostia Sustapena) eta Eusko Jaurlaritzaren (Turismo eta Merkataritza Saila) eskutik argi, laser eta musika show ikusgarri bat estreinatuko da datorren igandean, abenduaren 19an, Donostian, eta agertokia Kontxako badia izango da.

Ikuskizuna Santa Clara irlatik eta Kontxako Pasealekutik egingo da, eta hiriko hainbat gunetatik ikusi ahal izango da, adibidez, Urgulletik, Igeldotik, hondartzatik edo kaitik, nahiz eta ikuspegia aldatu egingo den batetik bestera, logikoa denez.

Ikuskizunak lau musika konposizioa izango ditu, horietako bat bereziki abagune honetarako sortua, eta konposizio bakoitzak bere argi ikuskizun berezia izango du. Abenduaren 31ra bitartean gozatu ahal izango da ikuskizunaz, eta egunean lau emanaldi izango dira, 18:30etik 20:00ra bitartean.

Ekonomia Bultzatzeko zinegotzi Marisol Garmendiak hau adierazi zuen: “Gabonetako ilusioak hiria zeharkatzen jarraitzea nahi dugu, eta orain hiriko gunerik ezagunenera zabaltzea, hau da, Kontxako badiara. Ikuskizun honek hondartza hiriarekin eta bertako jendearekin lotzen du. Hain zuzen ere, proiektatuko diren argi sortek maskor baten itxura hartuko dute, eta maskor hori nagusituko da badian. Gabon hauetan beste pizgarri bat gehiago izango da, jada abian diren beste ekimen batzuekin batera: Gabonetako argiak, Gabonetako Azoka eta atrakzio bikain batzuk, adibidez, Alderdi Ederreko noria handia. Zerbaitegatik izendatu du adituen epaimahai batek Donostia 2022ko Gabonetako Europako Hiriburu”.

Ibilaldiak helduentzat bizikleta-trizikloetan

Aurten. Donostia doako ibilaldiak eskaintzen hasiko da mugikortasun txikia duten eguneko zentroetako edo egoitzetako helduentzat. Bizikletan-trizikloan egingo dira ibilaldi horiek, hiriko Gabonetako elementu garrantzitsuenak ikusiz. Ibilaldiak jada hitzartuta daude adinekoen zentroekin, eta abenduko egun hauetan izango dira: Osteguna, 16; ostirala, 17; larunbata, 18; astelehena, 20; asteazkena, 22; eta osteguna, 23. Irteera bakoitzean hiru triziklo aterako dira, 17:30ean, beren bidaiariekin (5 edo 6).

Marisol Garmendiak hau azaldu zuen: “helduek eskertu egiten dute kanpora ateratzea eta erlazionatzea, ongizatea eragiten dielako eta beraien aldartea hobetzen duelako. Ekimen honi esker, Gabonak gozatu ahal izango dituzte, Gabonetarako apainduriko kale nagusiak zeharkatuz, Azoka ikusi ahal izango dute eta Gabonetako giroaz gozatu”. Jarduera Bizikletaz Adinik Ez – Helduen Osasuna Bultzatzeko Elkartea-En Bici Sin Edad elkartearen lankidetzarekin egingo da.