Eusko Jaurlaritzako sailburuek parte hartuko dute EITB MARATOIAren edizio honetarako herritarren dohaintzak jasotzeaz arduratuko den CALL CENTREn. Aurten Alzheimerra ikertzeko dirua biltzea da helburua.
Herritarrek 900 840 750 telefonora deituz edo dohaintza 33748 telefonora bidaliz lagundu dezakete ekimen honetan. Egunean zehar parte hartuko duen Eusko Jaurlaritzako taldea honako hau izango da:
• Gotzone Sagardui sailburua
• Beatriz Artolazabal sailburua
• Olatz Garamendi kontseilaria
• Jokin Bildarraitz sailburua
• Bingen Zupiria sailburua
• Pedro Azpiazu sailburua