Donostiako Eskolako Banda Gazteak Flashmob batean parte hartu du

0

2021eko abenduaren 3an, Vancouver Mediak ekoiztutako La Casa de Papel telesailaren amaiera emititu zen. Abenduaren 2an, estreinaldia baino egun bat lehenago, Andoaingo (Gipuzkoa) Zinema eta Bideo Eskolako Ikus-entzunezko Ekoizpeneko, Errealizazioko eta Soinuko ikasleek telesail hori omendu nahi izan zuten, Flashmob bat eginez, Bella Ciao erresistentzia antifaxista italiarraren ereserkiarekin; hain zuzen, Donostiako Udal Musika eta Dantza Eskolako Banda Gazteak Garberan grabatutako Flashmob horretan parte hartu zuen, bertaratutakoak harrituz.