Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiak arlo penaleko sei epaitegi espezializatzea erabaki du, emakumearen aurkako indarkeriari buruzko gaiak epaitzeko eta betearazteko. Euskal Autonomia Erkidegoan, Donostiako Zigor-arloko 3. zenbakiko Epaitegia espezializatuko da.
Hautu hau epaileen gobernu-organoak 2020ko otsailean hartutako erabakiaren parte da, Etxeko Indarkeriaren eta Genero Indarkeriaren aurkako Behatokiko presidente Ángeles Carmonak proposatuta, 2017an parlamentuko indar politiko guztiek sinatutako Estatu-Ituna eta Botere Judizialaren Lege Organikoan jasotako agindua betetzeko.
Zigor-arloko sei epaitegi hauek arduratuko dira emakumearen aurkako indarkeriari buruzko gaiez:
- Donostiako Zigor-arloko 3. zenbakiko Epaitegia: Emakumearen aurkako indarkeriari buruzko gaiak epaitzeaz arduratuko da, modu esklusibo eta baztertzailean.
- Badajozeko Zigor-arloko 1. zenbakiko Epaitegia: modu esklusiboan, baina ez baztertzailean, eta Gobernu Salak zehazten duen moduan, emakumearen aurkako indarkeriari buruzko gaiak epaitzeaz eta betearazteaz arduratuko da.
- Logroñoko Zigor-arloko 1. zenbakiko Epaitegia: modu esklusiboan, baina ez baztertzailean, eta Gobernu Salak zehazten duen moduan, emakumearen aurkako indarkeriari buruzko gaiak epaitzeaz eta betearazteaz arduratuko da.
- Lugoko Zigor-arloko 2 zenbakiko Epaitegia: modu esklusiboan, baina ez baztertzailean, eta gobernu-salak zehazten duen moduan, emakumearen aurkako indarkeriari buruzko gaiak epaitzeaz eta betearazteaz arduratuko da.
- Salamancako Zigor-arloko 2. zenbakiko Epaitegia: modu esklusiboan, baina ez baztertzailean, eta Gobernu Salak zehazten duen moduan, emakumearen aurkako indarkeriari buruzko gaiak epaitzeaz eta betearazteaz arduratuko da.
- Móstolesko Zigor-arloko 6. zenbakiko Epaitegia: Emakumearen aurkako indarkeriari buruzko gaiak epaitzeaz eta betearazteaz arduratuko da, modu esklusibo eta baztertzailean.
Genero indarkeriaren biktima bazara, edo zure inguruan norbait izan daitekeela uste baduzu, egin beharreko pausu guztiei buruzko informazioa JustiziaEus-en eskuratu dezakezu.
Eta salaketa jarri nahi baduzu edo babes-agindua eskatu nahi baduzu, egin behar dituzun pausuak JustiziaEus-en azaltzen dizkizugu.
Biktimari Laguntzeko Zerbitzua.
Laguntza behar baduzu, deitu 900 840 111 telefono zenbakira.