Euskadiko udaltzainburuen urteko bilkuran Euskadiko Poliziaren lankidetza-ekintzak aztertu dituzte

0
PRUEBA

Segurtasun Sailaren Erandioko egoitzako ekitaldi-aretoan egin da gaur Euskadiko udaltzainburuen urteko bilkura, eta lantaldeek egindako lanaren berri eman da eta Ertzaintzaren eta udaltzaingoen arteko lankidetza-jarduketen balantzea egin da bertan.

Josu Zubiaga Segurtasuneko sailburuak eman dio hasiera bilerari, eta bertan izan dira Aitor Lete Segurtasuna Koordinatzeko zuzendaria, Rodrigo Gartzia Ertzaintzaren zuzendaria eta Asier Erkoreka udaltzaingoen burua ere, Euskadiko udaltzaingoen buruzagitzen eta Ertzaintzaren Buruzagitzaren beste ordezkari batzuekin batera.

Bileran herritarrei ematen zaien zerbitzua hobetzen jarraitzeko 2022ko Ekintza Plana aurkeztu da, eta bertan jaso den programetako bat etxeko indarkeria eta genero-indarkeria kasuen tratamendurako EBA proiektua da (Etxekoen eta Emakumeen Babesa). Gaur egun 22 ertzain-etxe eta Bilbo, Gasteiz, Donostia, Barakaldo, Getxo, Basauri eta Errenteriako udaltzaingoak daude proiektu horri atxikita.

Bileran aztergai izan dira beste gai hauek ere: Euskadiko Segurtasun Publikoaren 2025 Plana, Euskal Autonomia Erkidegoko Poliziaren Kontrol eta Gardentasun Batzordea eta Eudel – Euskadiko Udalen Elkartearekin izenpetutako hitzarmenetik sortutako lantaldeek egindako lana. Hauek dira lantalde horiek lantzen dituzte gaiak: ekipamenduak, hautaketa eta formakuntza, araudia, informatika eta telekomunikazioak, berdintasuna, polizia-eginbideak eta -prozedurak, interpretazio-irizpideak eta jardunbide egokiak herritarren segurtasunaren eta bide-segurtasunaren arloko zehapen-erregimena ezartzean.