2022rako Donostiako Udalaren aurrekontua onartuta

0

Donostiako Udalak 2022ko aurrekontua onartu du gaur egindako udalbatzarrean, eta beraz, 424,8 milioi euroko aurrekontua kudeatuko du, hain zuzen ere, aurreko ekitaldiko aurrekontua baino %6,21 handiagoa.

Ogasun eta Finantzetako zinegotzi Jaime Dominguez-Macayak nabarmendu du, 2022eko aurrekontua osatu dela behar gehien duten pertsonek udal administrazioaren erantzun hobea eta baliabide gehiago izan dezaten.

89 milioi kalitate handiko zerbitzuak mantentzeko

Domínguez-Macayak azpimarratu du, 2022ko aurrekontuak 10 milioi gehigarri dituela osasun-larrialdiak Udalaren mendeko erakunde eta sozietateetan eragindako egoerari aurre egiteko. Hortaz, Udalak zerga eta tasa orokorretatik jasotako 89 milioi euro bideratuko ditu erakunde eta sozietateetara, donostiarrek jasotzen dituzten kalitate handiko zerbitzuak mantendu ahal izateko.

54,4 milioi euro auzoetan inbertsioak egiteko

Ogasun zinegotziak adierazi du, Udal Gobernuak aurrekontu berrian garrantzi handiago eman diola inbertsioari. Hortaz hiriko auzo ezberdinetan jarduerak egiteko 54,4 milioi euro aurreikusita daude, parte-hartze prozesu baten bidez hiritarrek proposatutakoak eta bozkatutakoak barne.

 

Hainbat akordio

Era berean, Ogasun eta Finantzetako zinegotzia pozik agertu da Udal gobernuak Ekarrekin Donostia eta PP udal taldeekin lortutako akordioak direla-eta. Horiei esker, aurrekontuan 1,4 milioi euroko balioa duten hainbat zuzenketa sartu dira.