Emakunderen “30 emakume ahaztezin” erakusketa Astigarragan dago ikusgai, emakumeen gure historiari egindako ekarpena nabarmentzeko

0

«30 emakume ahaztezin-30 emakume ahaztezin” erakusketa gaurtik aurrera ikusgai egongo da Astigarragako Erribera Kulturgunean. Erakusketa Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeak antolatu du, eta hogeita hamar akuarela biltzen ditu. Horietan, Elena Ciordia artistak gure herriaren historiako emakumeak erretratatzen ditu, hainbat diziplinatan nabarmendu direnak: literatura, bertsolaritza, pintura, argazkigintza, kirola, musika, fisika, politika, etab. Akuarela horiek beste ikus-entzunezko material eta elementu batzuekin osatzen dira, emakume horien bizitzari buruzko informazioa zabalagoa eskainiz.

Emakundeko zuzendari Izaskun Landaidaren hitzetan, “luzaroan izan duten errekonozimendu faltak ikusezin bihurtu ditu kasu askotan emakumeak, mundua ezagutzen dugun bezala eraikitzen ekarpen handia egin duten arren. Erakusketa honek guztiak omendu nahi ditu, hainbat diziplinatan nabarmendu zirenak, baina, aldi berean, hain aitortuak ez diren beste lan batzuetan bizitzari eustea ahalbidetu dutenak ere omendu nahi ditu”. Horrela, historiako beste emakume asko izendatuak eta omenduak izatea merezi dutela jakinik, erakusketak espazio bat ere bihurtu nahi du, herritarrek euren ekarpena egin dezaten beste emakume batzuen oroimena berreskuratuz. Helburu horrekin, erakusketak panel bat du zeinean bisitariek emakumeen izen gehiago proposatu ahalko dituzten: edozein eremutan nabarmentzen diren emakumeak, beren herrietako erreferenteak diren emakumeak, baita haien familietakoak ere, eta beren historia kontatzen dutenak. Ekarpen hori erakusketa-panelaren bidez edo #mujeresinolvidables #emakumeahazezinak traola erabiliz egin ahal izango da sare sozialetan.

Emakundek argitaratutako “30 emakume zahartezin-30 mujeres inolvidables” liburuan ere jasota daude erakusketako emakumeak.