Euroeskualdeak 2021eko « Ezagutzaren ekonomiaren » arloko proiektuen deialdiaren hautaketa aurkezten du

0

 

  • Hautaketa prozesu baten ondotik, Euroeskualdeak bere 2021eko « Ezagutzaren ekonomia » arloko proiektu deialdiaren emaitzak jakinarazi ditu
  • Hautaketa sei proiektuk osatzen dute eta orotara 399 336€ banatuko dira
  • Hautatutako 6 proiektuek nekazaritzaren eta nekazaritzako elikagaien industria, osasunaren ekonomia eta fabrikazio aurreratua eta aeroespazial-aeronautikoa gaiak jorratzen dituzte

Euroeskualdeak gaur goizean jakinarazi ditu Akitania Berria-Euskadi Nafarroa Euroeskualdeko ezagutzaren ekonomia arloko 2021eko 2. deialdian hautatu dituen 6 proiektuak. Deialdiak 400.000 euroko aurrekontua du, eta bere helburua da filial ekonomiko bateko edo jarduera-sektore bateko erreferentziazko enpresak biltzea, unibertsitatetik hasi eta enpresaraino, euroeskualdearen ikuspegitik Akitania Berrian, Euskal Autonomia Erkidegoan eta Nafarroako Foru Erkidegoan kokatutako bazkideen artean sinergiak eta osagarriak garatuko dituen proiektu baten inguruan.

Hautatutako proiektuak hainbat sektoretan garatuko dira : fabrikazio aurreratua eta aeroespazial-aeronautikoa, nekazaritzako elikagaiak, osasunaren ekonomia. Hona hemen hautaketaren osaera :

  • 3 proiektu arlo hauetan: «Aeronautika, sektore aeroespaziala, fabrikazio aurreratua eta automobilgintza».
  • 2 proiektu «osasunaren/bioosasunaren» esparruan
  • Proiektu 1 «Nekazaritza, nekazaritzako elikagaien industria» eremuan

«Fabrikazio aurreratua – Aeroespaziala – Aeronautika» sektorean, Euroeskualdeak 3 proiektu babestea erabaki du :

  • COGNIROB proiektua, Aldakin Automation S.L (NAF), ESTIA (NOA), Dassault Aviation (NOA), Ideko S. COOP (Eus) buru dituena. 74.250 euroko dirulaguntzarekin, ekimen honek industria aeronautikorako konposite-piezen fabrikazioa hobetu nahi du, soluzio robotiko baten bidez. Txipirentsi 1 eta 2 proiektuen jarraipena da.
  • ADIBETON proiektua, Materialight (NAF), OriDev (NOA), Mugaroa (NAF) eta Tecnalia (Eus) buru dituena. 60.922 euroko dirulaguntzarekin, proiektu honen helburua funtzio elektronikoak (argiak, hezetasun- eta tenperatura-sentsoreak) hormigoizko pieza batean sartzea da, inprimatutako elektronikaren bidez hormigoi «adimenduna» sortzeko.
  • LNA250-RUN3 proiektua, CEIT (EUS), UPNA (NAF), ESTIA Addimadour (NOA) eta LISI Aerospace Additive Manufacturing (NOA) buru dituena. 56.387,33 euroko dirulaguntzarekin, ekimen honek, fabrikazio gehigarriaren bidez, zarata baxuko anplifikadore (LMA) izeneko gailu baten sentikortasuna hobetu nahi du, oso maila baxuko seinaleak anplifikatzen dituena eta hainbat alorretan (5G eta 6G, osasun-sektorea, automobilgintza) aplikazio bat aurki dezakeena.

Nekazaritzaren eta nekazaritzako elikagaien industriaren esparruan, RECYCLEPOLYWASTE proiektua hautatu da, Nafarroako Unibertsitate Publikoak (NAF), EHUk (Eus) eta CNRSk (NOA) gidatuta. Proiektuak 73.576,8 euro jasoko ditu, eta Euskal Autonomia Erkidegoko, Nafarroako eta Akitania Berriko nekazaritza- eta abeltzaintza-ustiategietako hondakinak balioztatzeko aukerak aztertuko ditu, teknika berritzaile baten bidez: Elektrospinning.

Osasunaren arloan, bi proiektu lagunduko dira diruz:

  • Euroeskualdeak 73.500 euro ematen dizkio Xsleeveri, Deflastrat SL (EUS), Vidorreta Design (NAF), Olaberria (NOA) eta NavarraBiomed (NAF) buru dituela. Proiektu honen bidez, zistoskopioetarako eta endoskopioetarako erabili eta botatzeko zorro bat garatu nahi da, endoskopia medikoa egiten den bitartean pazientearen arretaren azkartasuna eta kostua hobetzeko.
  • ECLiCAREk, BCMaterialsek (Eus), Bordeleko Unibertsitateak (NOA) eta Nafarroako Unibertsitate Publikoak aurkeztuta, 60.306,26 euro jasoko ditu. Proiektu honen helburua smartphone batetik haririk gabe elikatu, kontrolatu eta irakurri ahal izango den biosentsore-plataforma bat garatzea da, smartphonea diagnostiko molekularreko probetarako plataforma instrumental bihurtzeko.

 

Harremanetarako

presse@euroregion-naen.eu

+33 5 59 01 64 80