Datozen gabon egunak aintzat hartuta, azken asteotan hainbat bilera egin ditu udalak data seinalatu hauetan, elkarlanean, ekintza ezberdinak antolatzen dituzten eragileekin. Bilera horietan adostu bezala, hainbat ekintza egingo dira, denak bizi dugun osasun egoerara egokituta, eta beharrezko neurriak betez. Bide horretan, Olentzero eta Mari Domingi, dagoeneko beren gurdia eta arropa dotoreak prestatzen ari dira hilaren 24ean, Azpeitiko haurrak agurtzeko. Ez dute ohiko bisita egingo. 12:30etan San Martin egoitza aurretik hasita kalejira egingo dute herriko kaleetan, baina urtengoan ez dituzte ohi bezala aurrak laguntzaile izango. Kalejiraren ostean, plazan geldiune bat egingo dute. Han Itsasikoen aurreskua, ikastetxe bakoitzeko haurren bertso bat eta musika eskolakoen trikiti doinuen ostean, hitz batzuk egingo dizkiete haurrei, eta deskantsatzera joango dira. Aurten gutunak eskuz eku jaso beharrean, postontziak utziko dituzte plazan gutunak jasotzeko.
Abenduaren 27tik 30era bitartean haurrentzako hainbat ekintza antolatuko dituzte. Hala, hilaren 27tik 30era bitartean haurrentzako Gabon parkea izango da. Lau egun horietan, goizeko 09:45etatik 20:00ak bitartean irekita izango da; lehen txanda, 9:45etatik 10:45era bitartekoa aniztasun funtzionala duten haurrentzako izango da. Ondoren, 11:00etan, 12:45ean, 15:00etan, 16:45ean eta 18:30ean izango dira txandak. Ordu eta erdiko txandak izango dira eta osasun egoera aintzat hartuta aukeratu dira jolasak, neurriak betetzeko. Txandatik txandara, gainera, aireztatu eta desinfektatu egingo da Izarraizko pilotalekua.
HIlaren 28an, 10-14 urte bitarteko gaztetxoentzat laser konbatea ere izango da. Izarraizko Atea parkean izango da, eta txanda bakoitzean 24 lagunek har dezakete parte. Urtarrilaren 1 eta 2an, eski simuladorea ere izango da plazan (eguraldia okertzen bada, betharramgo frontoian). Urtarrialren 1ean 16:00etatik 20:30era bitartean izango da eta 2an, 11:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 20:30era. Hilaren 4an, berriz, Soreasu antzokian Kantu Kolore ikuskizuna esakiniko da haurrentzat. Ikuskizun honetarako sarrerak datozen egunotan jarriko dira salgai.
Meltxor, Gaspar eta Baltasar Errege Magoen etorrerari dagokionez, berriz, utarrilaren 5eko arratsean, egoerara egokituta egingo da. Hiru erregeak Txu-txu trenean ibiliko dira 18:30etik aurrera eta herriko auzo desberdinak bisitatuko dituzte. Herriko txoko desberdinetan haurrak agurtu ostean, udaletxera igo eta agurtuko dituzte herritarrak eta berriro Txu-txu trenean joango dira. Ibilbidean ez dute gozokirik botako, baina haur eta gaztetxoentzako beren ikastetxeetan utziko dizkiete, ikasturteari berriro ekiten dietenerako.
Ekintza guztiak behar bezalako segurtasunez bete ahal izateko herritarrei osasun neurriak errespetatzeko eskatu nahi die udalak.
Ekintzetarako sarrera eta gonbidapenak
Abenduak 27-30: Haurren gabonetako parkea (2€)
11:00etako txandetarako sarrerak
12:45eko txandetarako sarrerak
15:00etarako txandetarako sarrerak
16:45eko txandetarako sarrerak
18:30eko txandetarako sarrerak
Abenduak 28: Laser konbatea (doan)
15:00etako txandako gonbidapenak
16:30etako txandako gonbidapenak
18:00etako txandako gonbidapenak
19:45eko txandako gonbidapenak
Urtarrilak 1 eta 2. Eski simuladorea (doan eta gonbidapenik gabe)
Urtarrilak 4: Herri kolore (sarrerak datozen egunotan jarriko dira salgai)