Josu Erkoreka lehenengo lehendakariorde eta Segurtasuneko sailburua, besteak beste, Fuentes del Derecho Histórico de Bizkaia liburuaren aurkezpenean izan da gaur arratsaldean, Bizkaiko Batzar Nagusien egoitzan. Gregorio Monreal juristaren lan honek Bizkaiko Zuzenbidearen iturrien bilakaera aztertzen du, Lurralde Zuzenbidea ardatz hartuta.
Gregorio Monrealek baditu eginak berrogeita hamar bat argitalpen: Euskal Herriko iturri eta erakunde historiko-juridikoez; foraltasunaren krisiaz; euskal pentsamendu politiko tradizionalaren historiaz, eta unibertsitate-erakundearen iraganeko eta oraingo arazoez, Euskal Herrian bereziki.