PRUEBA
Iñigo Urkullu lehendakariak El Correo egunkariak eta Banco Santander-ek antolatu duen Itxaropen Ekonomikoen Foroan parte hartu du gaur goizean. Bertan, Euskadiko egoera sanitarioa, politikoa eta ekonomikoa jorratu dira.
Bilboko Euskalduna Jauregian egin den ekitaldian, Lehendakariarekin batera Eusko Jaurlaritzako hainbat sailburu egon dira, baita Bizkaiko Ahaldun Nagusia, Bilboko alkatea eta erakunde- eta enpresa-ordezkaritza handia ere.