Eusko Jaurlaritzak 12,6 milioi euroko urte anitzeko dirulaguntza emango dio Bilboko Arte Eder Museori 2036ra bitartean handitze lanak finantzatzeko

0
PRUEBA

Gobernu Kontseiluak gaur onartu du Bilboko Arte Ederren Museoaren Fundazioari 12.610.000 euroko urte anitzeko dirulaguntza ematea, “Bilboko Arte Ederren Museoa Handitzea eta berritzea” proiektua finantzatzeko, 2021-2036 epealdian.

Foster+Partners LTd + LM Uriarte  Arkitektura SLP enpresak aurkeztutako “AGRAVITAS” izeneko proiektua izango da Bilboko Arte Ederren Museoaren handitze eta eraberritze lanetan garatuko dena. Museoaren Fundazioa osatzen duten hiru erakundeek, Eusko Jaurlaritzak, Bizkaiko Foru Aldundiak eta Bilboko Udalak, lan horiek aurrera eramateko Kutxabank finantza-erakundearekin sinatzen den kreditu lerroaren zenbatekoaren herena ordainduko diote Fundazioari. Guztira erakunde bakoitzak 12, 6 milioi euro ordainduko ditu 2036ra bitartean.