Eusko Jaurlaritzak eskubaloiko, halterofiliako eta sokatirako euskal selekzioek nazioarteko txapelketetan parte hartzeko hainbat dirulaguntza onartu ditu

0
Sede del Gobierno Vasco, Lakua

Gaurko Gobernu Kontseiluak Euskal Eskubaloi Federazioarentzat 38.000 euroko dirulaguntza onartu du. Helburua azaroaren 24tik 28ra bitartean egin zen lehenengo nazioarteko emakumezkoen eskubaloi txapelketa “Basque Country Cup” finantzatzea da. Bertan eskubalioiko emakumeen euskal selekzioak parte hartu zuen Luxemburgo, Finlandia, Argentina eta Brasilekin batera.

Bestalde Gobernu Kontseiuak Soka Getxo Elkartearentzat 52.500 euroko dirulaguntza bat ere onartu du. Kasu honetan helburua irailean Getxon ospatu zen Munduko Sokatira Txapelketaren  (Tug of War Championship)  finantziazioan laguntzea da. Txapelketa honetan hainbat eukal taldek eta euskal selekzioek ere parte hartu zuten nazioarteko beste hainbat talde eta selekziorekin batera.

Azkenik gaur goizean egin den Gobernu Kontseiluak  Euskal Halterofilia Federazioarentzat beste 15.000 euroko dirulaguntza bat onartu du nazioarteko txapelketetan Halterofiliako Euskal Selekzioaren partaidetza-gastuak finantzatzeko.