4,4 milioi sektore turistikoaren modernizazio eta jasangarritasunerako

0
PRUEBA

Sustapen Ekonomikoko zinegotzi Marisol Garmendiak eta Turismoko zinegotzi Cristina Lagék jaso dute albistea, Eusko Jaurlaritzako Turismo eta Merkataritzako sailburu Javier Hurtadorekin Gasteizen egindako bileran.

Marisol Garmendiak azpimarratu duenez, “iragarki hau albiste bikaina da hiriarentzat. Funts horiek hiriak oso azkar lortu ditu, eta proiektu oso landua izan da. Proiektu horrek hainbat udal-departamentu inplikatu ditu, eta horrek gure hiria bultzatzen du garapen iraunkorraren, mugikortasun elektrikoaren eta digitalizazio turistikoaren aldeko apustua egiten jarraitzera, Donostia helmuga turistiko nazionalen lehen lerroan kokatuz.”

Donostiak aurkeztutako proiektua oso positiboki baloratu dute Espainiako Gobernuko Turismoko Estatu Idazkaritzak eta Eusko Jaurlaritzak.

4 ardatz ditu Donostiako plan honek:

>>> TRANTSIZIO BERDEA. Proposamenen artean, Donejakue Bideko kostaldearen ibilbideari balioa ematea dago, Ulian zein Igeldon korridore ekologikoak leheneratuz. Halaber, Artikutzako natura-inguruneari balioa ematea, Ostatua birmoldatuz eta ingurumen-biodibertsitatea ikertzeko programa bat garatuz.

>>> TRANTSIZIO ENERGETIKOA. Ardatz horretan daude hiriko erdigunearen eta Illunbeko disuasio-aparkalekuaren arteko bus-anezka elektrikoa, ibilgailu elektrikoak kargatzeko guneen sare bat zabaltzea, batez ere establezimendu aisia-turistikoetan, aisialdiko eta turismoko ETEen trantsizio energetikoa eta Hipodromoko instalazioen hobekuntza.

>> TRANTSIZIO DIGITALA. Wimax – Zuntza Sarea garatzea eta ezartzea eta Alde Zaharreko Smart egokitzea, auzoko merkataritzaren, ostalaritzaren eta herritarren konektibitatea hobetzeko. Baita green inguruneetan ibilbide digitalak sortzea ere, hiri-parkeetan adibidez. Eta Smart Data Office garatzea

>>> LEHIAKORTASUNA. Ardatz horren barruan sartzen dira hurbileko diseinua eta produktua turismoan; kulturari, ondareari eta hiriari buruzko informazioa hiriko hainbat auzotan barreiatutako euskarrietan ezartzea; aisia-turismoko enpresetan jardunbide mediomabiental egokiak hartzea, eta aisia-turismoko establezimenduetan energia-eraginkortasuneko neurriak sartzea.