Bizikletak garbitzeko gune berria Zarautzen

0

Herritarren eskaera eta beharrei erantzuteko helburuarekin, Zarauzko Udalak bizikletak garbitzeko gune berria jarri du Abendañoko Kirolgunean. Udal Brigada eta Kirol departamentuaren arteko elkarlanean egin dira gune berri honen lanak eta guztizko kostua 2.732,9€-koa (BEZ barne) izan da.

Leire Arana (EAJ-PNV) Kirol zinegotziaz nabarmendu duenez “Zarautzen bizikletan ibiltzeko kultura eta ohitura handia dago, eta pandemiaren ondoren, are gehiago. Inguru ederra daukagu mendiko zein errepideko bizikletan aritzeko eta horrelako gune baten beharra zegoela uste dugu. Hainbat herritarrek eskatu digute azken aldian eta Zarautzen, dudarik gabe, beharrezkoa zen eta honen aldeko apustua egin dugu”.