Barakaldok otsailera atzeratu du San Silvestre herri lasterketa

0

Barakaldoko Udalak eta Barakaldoko Txirrindularitza Elkarteak abenduaren 31n egin ohi den Sal Silvestre lasterketa atzeratzea erabaki dute. Azken astean koronabirus kasuek gora egin dutenez eta orain maskararik gabe korrika egiten denez, erakundeak eta lasterketa antolatzen duen elkarteak erabaki dute ostiral honetan egitekoa zen lasterketa bertan behera uztea eta otsailera atzeratzea.

San Silvestre lasterketaren antolatzaileek hainbat neurri hartuak zituzten birusa hedatzeko arriskuak minimizatzeko; hala ere, birusaren kutsatze kopuruak izan duen gorakada ikusita, uste dute ez dela batere aproposa lasterketa Gabonetan egitea. Bestalde, antolatzaileek dagoeneko lan guztia eginda zeukatenez, erabaki dute lasterketa otsailaren 27an egitea, hau da, inauterietako igandean, betiere egoera epidemiologikoak horretarako aukera ematen baldin badu.

Data aldaketa horrek sor ditzakeen eragozpenak gorabehera, erakundeak gorde egingo ditu orain arte egindako inskripzioak. Nolanahi ere, norbaitek inskripzioa ezeztatu nahi baldin badu, mezu elektroniko bat bidali beharko du helbide honetara: sansilvestre@barakaldesa.com.