Barakaldoko Udalak hirian gertatu den eta Ertzaintza ikertzen ari den azken indarkeria matxista kasua gaitzetsi du

0

Barakaldoko Udalak irmoki gaitzetsi du hirian gertatu den eta une honetan Ertzaintza ikertzen ari den azken indarkeria matxista kasua. Ustezko erasotzailea atzo atxilotu zuten. Emakumeen Arloak Erasoen Aurkako Mahaiari (udaleko talde politikoek, elkarte feministek eta hiriko emakume-taldeek osatua) jakinarazi dio atzo indarkeria matxista baten ondoriozko atxiloketa bat gertatu zela, eta erasoa jasan duen emakumeak ez duela baimenik eman Udalaren Erantzun Publikoaren Protokoloa aktibatzeko; horrek, azken batean, emakumeen erabakiak errespetatzen ditu.

Udala harremanetan jarri da erasoa jasan duen emakumearekin Udalak bere eskura dituen baliabideak eskaintzeko eta erakundearen babesa erakusteko. Indarkeria matxistaren aurka hartutako konpromisoaren erakusgarri, Barakaldoko Udalak bat egingo du elkarte feministek deitzen dituzten kontzentrazioekin.