CA Osasuna-Athletic Club: sarrerak hartzeko epeak

0

Nahiz eta eskaera osoa Athletic Clubek erreserbatutako eserlekuak baino handiagoa izan, bazkideen eskaera guztiei erantzutea erabaki da. Behean eransten den formularioa bete beharko dute sarrerak erostean eta bazkide onuradunaren txartel originalak aurkeztu.

Sarreren prezioa 25 eurokoa izango da. San Mameseko txarteldegietan jasoko dira, abenduaren 29an, asteazkena, 10:30etatik 13:30etara eta 17:30etik 20:00etara.

Sarrerak hartzeko bazkide saridunen txartel originalak aurkeztea beharrezkoa izango da, baita sarreren erabiltzaileen izen-abizenak, jaiotze data eta NAN zenbakia adieraztea ere.

Gogoratzen dizuegu sarrera bat erosteko eskubidearekin saritua izan den bazkideak sarrera hartuko ez balu, ezta berau ordaindu ere, beste zozketaren batean parte hartzeko gaitasunik gabe geratuko dela edozein lehiaketarako Klubak antola dezakeen beste zozketaren batean. Denboraldi berean bigarrenez berdin jokatuz gero, edozein lehiaketarako sarrerak eskuratzeko gaitasungabetzea 365 egunekoa izango da.