Banku-helbideratzeaz gain, Athletic Clubeko bazkideek banku-txartelaren bidez ere ordaindu ahal izango dute kuota, abenduaren 27tik aurrera.
Horretarako, nahi duten bazkideek honako esteka honetan sartu behar dute ordainketa egiteko, bazkide-kodea eta PIN zenbakia sartuta:
2022ko bazkide kuota ordaintzea txartel bidez.
Gainera, ordainketa aurrez aurre egin ahal izango da San Mameseko leihatiletan, abenduaren 27an eta 28an, eta urtarrilaren 3an, 4an, 10ean, 11n, 17an, 18an, 24an eta 25ean, 10:30etik 13:30era eta 17:30etik 20:00etara.
Bi modalitateak datorren astetik aurrera jakinaraziko zaizkie, postaz, une honetan urteko kuotak helbideratuta ez dituzten bazkideei.