Oroitzapen onen boterea, esperientzia zuri-gorrien memoria eta Athletic Cluben ondare handia. Hiru zutabe horien inguruan egin da San Mamesen FEAFVk (Futbolari Beteranoen Elkarteen Espainiako Federazioa), AEA (Athletic Clubeko Futbolari Ohien Elkartea) eta Athletic Club Fundazioaren laguntzarekin antolatu duen Erreminiszentzia Tailerraren azken edizioa.
Oraingo honetan, tailerra Aita Menniko (Arrasate) osasun mentaleko zentroko pertsona talde bati egokitu zaio, eta euren harridurarako, Jose Angel Iribar eta Juan Mari Zorriketa jokalari ohiek egin zieten harrera Katedralean.
Athletic Club Museora eta San Mames Tourrera bisita gidatua egin zuten zuri-gorrien bi erreferenteekin batera. Tailer horien helburua da parte-hartzaileek iraganeko alderdiak gogora ditzatela, Athleticekin izandako bizipenei lotutako estimuluen laguntzaz.
Ekimen hori 2015ean hasi zen, gaur arte. Horrelako jarduerak Eskoziatik inportatu ziren, hainbat unibertsitatetara egindako bisita instituzionalaren ondoren eta horien erabiltzaileentzako onurak ikusi ondoren.