1.069.361 euro itunpeko irakaskuntzako sindikatuetako 18 liberatu finantzatzeko

0

Gobernu Kontseiluak gaurko bilkuran baimendu du itunpeko ikastetxeetako sindikatuetako 18 liberaturen kostua finantzatzea, 2021-2022 ikasturteari dagokiona. 1.069.361,78 euroko diru-kopurua eskatzen du finantzazio horrek.

Hezkuntza Administrazioak bere gain hartzen du finantzazio hau 2004ko azaroaren 19ko dataz Hezkuntza Sailak sindikatuekin eta sektoreko patronalekin sinatutako akordioei jarraiki.

Aipaturiko akordio horietan jasotzen denez, Administrazioak urtero finantzatuko ditu Euskadiko Gizarte Ekimeneko Ikastetxeetako Lan Hitzarmenaren eremuko 12 liberatu sindikal, eta Araba, Gipuzkoa eta Bizkaiko Ikastolen Lan Hitzarmeneko beste 6 liberatu sindikal.

Irakasleak erabateko arduraldian sindikatuko zereginetan aritu daitezen liberatzeak duen kostua finantzatzeko xedea du 1.069.361,78 euroko kopuru horrek. Horietatik, 369.420,87 euro 2021eko iraila-abendua aldiari dagozkio, eta gainerako 699.940,91 euroekin 2022ko urtarrila-abuztua epea finantzatzen da.