Athleticen partida gehien jokatu duten jokalarien hamaikakoa

0

Athleticen idiosinkrasia bereziak, filosofia paregabean, pertenentzia sentimenduan eta harrobiko lan agortezinean oinarritua, bere jokalariek kamiseta zuri-gorriarekin ibilbide luze eta arrakastatsuak edukitzea ahalbidetzen du.

Hori da, hain zuzen ere, Athletic Cluben partida ofizial gehien jokatu dituzten jokalariak biltzen dituen hamaikakoaren kasua. Jose Angel Iribar buru, 614 partidarekin, eta Oscar de Marcos taldea ixten, 439rekin, talde historiko honek 5.465 neurketa biltzen ditu bere hanketan.