Donostiak garraio titulu digital berriak izango ditu

0
binary comment

Tokiko Gobernu Batzordeak onartu du hiri garraio erregular orokorrerako baliozko titulu berriak sortzea, QR kode dinamikoen bidez izaera digitala izango dutenak.

Eneko Goia alkateak azaldu duenez, pausu hori Dbus Mugikortasuneko Operadore Integral bihurtzeko prozesuaren barruan aurreikusitakoetako bat da, ibilgailu pribatuaren aurrean lehiatu ahal izango duen mugikortasun integratuko zerbitzu bat herritarrei eskaintzeko, eta gogorarazi du Donostia garraio publikoa digitalizatzeko prozesu garrantzitsu batean murgilduta dagoela.

4 titulu digital berri sortu dira, eta modu digitalean erosiko dira, hasiera batean IOS, Android eta Windows Phonerako eskuragarri dagoen Bbus aplikazioaren bidez:

  • 30 minutuko eguneko txartela -1,85 €
  • 30 minutuko gaueko txartela -2,50 €
  • 24 orduko bonoa -6 €
  • 48 orduko bonoa -10 €

Horrela, Donostiak hiri garraioko 12 titulu baliodun izango ditu.

Turismoaren Arretarako Bulegoa

Tokiko Gobernu Batzordeak onartu du Udaletxeko beheko solairua eraberritzeko proiektua, Turismoaren Arretarako Bulegoa egokitzeko. Proiektuak 1.460.021 euroko aurrekontua du.

Proiektu horrek 2017an eta 2018an idatzitako aurreko proiektuak berrikusten ditu, eta, besteak beste, sarrera nagusia, postu-kopuruaren murrizketa eta zerbitzuari atxikitako presonalaren lan-espazioaren berrantolaketa aldatzen ditu.

Zuhaitzak

Tokiko Gobernu Batzordeak onartu du hiriko zuhaitz arriskutsuetan jarduteko obren proiektua, 668.881 euroko aurrekontuarekin.

Proiektu honek hurrengo eremuetako zuhaitzen baldintza biologikoak eta/edo egiturazkoak aztertu ditu, oinezkoentzat eta aldameneko eraikinentzan suposatu dezaketen arriskua ebaluatuz, eta zuhaitzak inausteko edo mozteko soluzioak proposatuz, haien arriskua gutxitzeko:

Zubieta XXI

Tokiko Gobernu Batzordeak hasierako onarpena eman dio Katanbide eta Eskuzaitzeta eremuan Errealaren Zubieta XXI-en IZAN eraikina handitzeko xehetasun azterketari, eta espedientea jendaurrean jarri du hogei egunez, alegazioak egin ahal izateko.

Xehetasun azterketaren xedea IZAN eraikina handitzea da, Z7 zelaiaren izkinetako batean dagoen eraikuntza bolumena osatzen duen atal bat antolatuz, gaur egun aparkaleku bat dagoen mendebalderako espazioa aprobetxatuz.

Ertzaintzaren komisaria

Tokiko Gobernu Batzordeak onartu du hasierako onarpena ematea Ondarretako Zabalgunearen Hiri Antolamenduko Plan Berezia, Ertzaintzaren komisariaren partzelari dagokiona.

Plan Bereziaren xedea da Ondarretako komisarian partzelaren eraikigarritasuna handitzea, solairu bat handitu eta beste bi solairu egin ahal izateko, bulegoaren, aldagelen eta jendea artatzeko aretoen hedapen premiei erantzuteko, batez ere genero indarkeriako kasuei dagokienez, eraikinaren zahartzeak berak eragindako berrikuntzez gain.