Gobernu Kontseiluak onartu du 200.000 euroko dirulaguntza zuzena Tecnalia Research & Innovation zentroari. eLankidetza-Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziak kudeatuko du laguntza eta Habanako Unibertsitateko Berrikuntza eta Garapenerako Fundazioarekin elkarlana sustatzeko balioko du. Euskadi-Kuba berrikuntza ekosistemak konektatzen garapenerako lankidetzaren ekimenaren helburua da aliantzak eta esperientziak trukatzea zientzia, teknologia eta berrikuntza alorrean.
Ekimen honek lagundu nahi du, besteak beste, berrikuntza teknologiko-zientifikoa, talentu teknologikoa erakartzea eta ikerkuntza bikaintasuna bezalako erronkei elkarrekin aurre egiten, garapen sozial eta ekonomikoa hobetzeko.
Hala, Euskaditik Kubako berrikuntza ekosistemarekin partekatuko dira ikasitako jardunbide egokiak eta ikasgaiak, eta bertan parte hartzen duten euskal eragile guztien ikuspegia eta interakzioak txertatuko dira. Kubak, bere aldetik, gauza bera egingo du, eta bere ezagutza eta esperientzia partekatuko ditu berrikuntzaren euskal ekosistema elikatzeko.
Ekimena Kubako Gobernuaren Kanpo Merkataritzako eta Atzerriko Inbertsioko Ministerioak (MINCEX) eta eLankidetzak 2020ko uztailean sinatutako garapenerako lankidetzaren arloko ulermen memorandumaren baitan dago. Memorandumak bi lurraldeen arteko garapenerako lankidetzako jarduera arautzen du, eta esplizituko jasotzen ditu zientzia, teknologia eta berrikuntza bultzatu beharreko sektore gisa.