Eusko Jaurlaritzak hitzarmen bat sinatuko du Garraio, Mugikortasun eta Hiri-Agendako Ministerioarekin, Europako Funtsekin eraikin publikoak birgaitzeko sustapen-programa gauzatzeko

0

Eusko Jaurlaritzak Garraio, Mugikortasun eta Hiri Agenda Ministerioarekin hitzarmena sinatzea onartu du, Eusko Jaurlaritzari zuzeneko laguntzak emateko, eraikin publikoak birgaitzeko sustapen-programa (PIREP) gauzatzeko. Helburua da titulartasun publikoko eta erabilera publikoko eraikinak modu jasangarrian birgaitzea. Berreskuratze, Transformazio eta Erresilientzia Planaren esparruan, Europako Errekuiliazio eta Errekuanismo Funtsekin. Programa horrek 1.080M €ditu; horietatik, 480M € Automia Erkidegoetarako  dira, eta 22,46M € iritsiko dira Euskadira.

Eusko Jaurlaritzak hainbat sailetako eraikinak aukeratu ditu: Kultura, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumena, Hezkuntza, Gobernantza Publikoa eta Segurtasuna. Gainera, hautaketa bat egin da eta erreserba-zerrenda bat sartu da. Zerrenda horretan, sinatu beharreko hitzarmenaren 1. eta 2. faseetan adierazitakoak ezarritako epeen barruan amaitu ezin diren kasuetarako beste jarduera osagarri batzuk agertzen dira. 1. fasean, 2022ko abendua baino lehen lizitatu eta 2024ko abendua baino lehen gauzatu beharreko proiektuak sartzen dira, eta 2. fasean, berriz, birgaitu beharreko metro koadroen % 80 gutxienez 2024ko abenduan esleituta egon behar dutenak eta 2026ko martxoan gauzatutako lanak.

Eusko Jaurlaritzak aldebiko hitzarmena sinatu ondoren jasoko du transferentzia, eta horrekin aurreikusitako jarduerak finantzatuko ditu, inbertsioak kontratatzea eta gauzatzea bere gain hartuz.

ERAIKINEN ZERRENDA 

  DEPARTAMENTUAK ERAIKINAK  MRR PIREP  
1.FASEA KULTURA Energia berriztagarriak era efizientziaren hobekuntza EITB Bilboko egoitzan 2.552.500  
  EKONO. GARAP, IRAUNK, JASANG Bizkaiko Parke Teknologikoko 100. eraikina. Inguratzailea eta kontrol instalazioen hobekuntza 1.448.000  
SEGURTASUNA Sestaoko Ertzaintzaren Komisaldegia 1.260.000  
  5.260.500
2.FASEA HEZKUNTZA IES Mungia BHI 3.570.248  
    IES ALZA BHI 2.538.816  
  IES Francisco De Vitoria BHI 2.183.000  
SEGURTASUNA Donostiako Ertzaintzaren Komisaldegia 3.150.000  
GOBERNANTZA Lakua 2 Eraikineko egurraren aldaketa 1.860.108  
KULTURA Energia berriztagarriak, inguratzaile eta efizientziaren honekuntza EITB Miramongo egoitzan 3.901.328  
   

 

17.203.500  
GUZTIRA     22.464.000