Eusko Jaurlaritzak lankidetza-hitzarmena izenpetuko du EuskalEguraldia Informazio Meteorologikoaren Elkartearekin

0

Irabazi asmorik gabeko elkarte honen helburua da sare sozialen eta Interneten bidez ematea denbora errealean gertatzen ari diren egoera meteorologikoei, ohikoei nahiz muturrekoei, buruzko informazioa, bai eta horiek eragin ditzaketen arriskuei eta arazoei buruzkoa ere

Eusko Jaurlaritzak lankidetza-hitzarmena izenpetuko du EuskalEguraldia Informazio Meteorologikoaren Elkartearekin. Elkartea denbora errealean gertatzen ari diren edo denbora-epe labur samarrean gerta litezkeen egoera meteorologikoei, ohikoei nahiz muturrekoei, eta horiek eragin ditzaketen arriskuei eta arazoei buruzko informazioa ematean espezializatuta dago.

EuskalEguraldia elkartearen helburu nagusia da Euskalmet – Euskal Meteorologia Agentziarekin aktiboki lankidetzan jardutea, eta, lankidetza horren barruan, gertatzen ari diren egoera meteorologikoei buruzko testuak, grafikoak, argazkiak eta bideoak emango dizkio, sare sozialen bidez.

Aldi berean, elkarteak muturreko fenomeno meteorologikoei eta tokian tokian nahiz autonomia-erkidegoan izan ditzaketen ondorioei (larrialdiak, hondamendiak edo lazeriak) buruzko informazioa monitorizatuko eta hedatuko du, gizartearen autobabesa sustatuko du dauden arriskuen araberako gomendioak zabalduz, etab.

Azken batean Eusko Jaurlaritzak, muturreko fenomeno meteorologikoen eraginen aurrean autobabes-lanetan gizarte zibila integratzearen bidez, euskal gizartearen erresilientzia eta ezagutza areagotzeko egindako apustua da.

Hitzarmena sinatzen denetik aurrera, EuskalEguraldia Larrialdiei Aurre Egiteko eta Babes Zibilerako Euskal Sisteman sartuko da. Horren aurretik, Larrialdiei Aurre Egiteko eta Meteorologiako Zuzendaritzak meteorologiarekin eta babes zibilarekin lotutako formakuntza-ikastaro batzuk emango dizkie elkarteko kideei Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademian.