Herri Dirubideen Euskal Kontseiluak erabaki du pandemiak aurrekontuetan duen eragina neutralizatzeko Estatuak aktibatutako funtsa lurralde historikoen artean nola banatu

0

Herri Dirubideen Euskal Kontseiluak ezohiko bilera egin du gaur arratsaldean bide telematikotik, eta pandemiak aurrekontuetan duen eragina neutralizatzeko Estatuak aktibatutako baliabideei dagozkien 188M€, Ekarpen Legeak ezartzen dituen koefizienteekin lerrokaturik, lurralde historikoen artea nola banatu erabaki du.

Kopuru hori joan den abuztuaren 3an, 684/2021 EDan xedatutakoari jarraituz, Euskadik kontzeptu horrengatik jaso zituen 644,5M€-en % 29,19 da.

Autonomia-erkidegoei banatu zaizkien funts horiek baldintzatu gabeak dira, eta oinarrizko zerbitzu publikoak, hala nola osasuna, hezkuntza eta gizarte-zerbitzuak, indartzeko ez ezik beste eskumen batzuk egikaritzeko ere erabil daitezke.

Horrela, hauxe izango da banaketa:

 

    M€
EUSKO JAURLARITZA % 70,81 456,37
LLHH % 29,19 188
  ARABA 30,4
  BIZKAIA 94,79
  GIPUZKOA 62,9