Athleticen ateak zabalik den entrenamendurako izen-ematea

0

COVID-19aren egungo egoeratik eratorritako egungo neurriekin eta jende pilaketak saihesteko asmoz, datorren ostiralean, abenduak 31, (11:00etan) Athletic Clubek ateak zabalik egingo duen entrenamendua ikusteko izena eman beharko da.

Sarrera 1. Zelaiko harmaila berrira bakarrik izango da, eta posta elektronikoz izena ematen duten bazkideen emailak jasotzeko hurrenkera hartuko da kontuan, gehienez ere bi pertsonarekin. Hau da, bazkide bakoitzak asko jota bi lagun eraman ditzake (izena ematen duen bazkideak joan beharko du, ezin izango du txartela beste norbaiten esku utzi).

Interesa duten pertsonek entrenamenduak@athletic-club.eus helbidera idatzi beharko dute eta datu hauek jaso:

  • Izena eta bi abizen
  • NAN zenbakia
  • Bazkidearen kodea

Eta norbaitekin joan nahi badute, honako hauek gehitu beharko ditu:

  • Bertaratuko diren pertsonaren edo bi pertsonen izen-abizenak
  • Bertaratuko diren pertsonaren edo bi pertsonen NAN zenbakia (NANik ez badu, adierazi)

Ez da zozketarik egingo; saridunen zerrenda izen-ematearen hurrenkeraren arabera zehaztuko da. Ostiraleko entrenamendurako izen-emateak bihar itxiko dira (12:00etan) edo lekua betetzen denean. Saridunek NANa eraman beharko dute Lezamara. Lurpeko aparkalekuaren sarreratik sartuko dira, eta bertan aparkatu ahal izango dute. Ondoren, sarrerako tornuetatik sartu ahal izango dira.

Zelaiko gunera joatean gel hidro alkoholikoa egongo da eskuak garbitzeko. Nahitaezkoa izango da maskara jantzita joatea. Entrenamendu osoan zehar bakarrik utziko da eserlekua komunetara joateko, eta ezingo da jokalariekin banakako argazkirik atera, ezta autograforik ere, COVID-19aren inguruko neurriak errespetatzeko.

Klubak Txapelgorrien dispositibo berezia prestatuko du, edonoiz bertaratzen direnei laguntzeko eta sor daitezkeen zalantzak argitzeko. Euren esanei kasu egiteko eskatzen dugu.