Athletic Clubek jakinarazi duenez, gaur arratsaldean Lezaman egindako antigeno eta PCR proben ostean, Oier Zarraga* lehen taldeko jokalariak eta Marcelino Garcia Toral* entrenatzaileak positibo eman dute Koronabirusagatik gaur egindako antigeno probetan. Osasun egoera onean daude eta etxean isolatzeko osasun-protokoloa betetzen ari dira.
Lehen taldeko langileak bihar goizean jakinaraziko diren PCR proben emaitzen zain geratzen dira.
*Positibo emandakoek baimena eman diote Athletic Cluberi beraien izena jakitera emateko