Aurrera doaz Gabonetako ekintzak Azpeitin

0
Abenduaren 27tik 30era bitartean haurrentzako hainbat ekintza antolatuko dira, eta aste honetakoak aurrera doaz. Astelehenetik irekita da Izarraitz Pilotalekuan haurrentzako Gabonetako parkea, eta atzo, Laser konbatean gogoz aritu ziren gaztetxoak Izarraizko Atea parkean.

Datozen egunetarako ere badira hainbat ekintza. Hala, hilaren 30era arte haurrentzako Gabon parkea irekita dago Izarraitz frontoian. Goizeko 09:45etatik 20:00ak bitartean irekita izango da; lehen txanda, 9:45etatik 10:45era bitartekoa aniztasun funtzionala duten haurrentzakoa da. Ondoren, 11:00etan, 12:45ean, 15:00etan, 16:45ean eta 18:30ean hasten dira txandak. Ordu eta erdiko txandak dira eta osasun egoera aintzat hartuta aukeratu dira jolasak, neurri eta protokoloak betetzeko. Txandatik txandara, gainera, aireztatu eta desinfektatu egingo da Izarraizko pilotalekua. Sarrera online salgai daude, eta egunean bertan, txanda hasi aurretik lekurik bada, bertan ere erosteko aukera izango da.

Hilaren 28an, 10-14 urte bitarteko gaztetxoentzat laser konbatea ere izango da. Izarraizko Atea parkean izango da, eta txanda bakoitzean 24 lagunek har dezakete parte. Urtarrilaren 1 eta 2an, eski simuladorea ere izango da plazan (eguraldia okertzen bada, betharramgo frontoian). Urtarrilar

Eski simuladorea, urtarrilaren 1ean 16:00etatik 20:30era bitartean izango da eta 2an, 11:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 20:30era. Eguraldi ona badago plazan izango da, eta  bestela, Betherramgo frontoian. Hilaren 4an, berriz, Soreasu antzokian Kantu Kolore ikuskizuna ekaiiniko da haurrentzat. Ikuskizun honetarako sarrerak Kulturazen web orrian eros deitezke.

Meltxor, Gaspar eta Baltasar Errege Magoen etorrerari dagokionez, berriz, utarrilaren 5eko arratsean, egoerara egokituta egingo da. Hiru erregeak Txu-txu trenean ibiliko dira 18:30etik aurrera eta herriko auzo desberdinak bisitatuko dituzte. Herriko txoko desberdinetan haurrak agurtu ostean, udaletxera igo eta agurtuko dituzte herritarrak eta berriro Txu-txu trenean joango dira. Ibilbidean ez dute gozokirik botako, baina haur eta gaztetxoentzako beren ikastetxeetan utziko dituzte, ikasturteari berriro ekiten dietenerako.

Ekintza guztiak behar bezalako segurtasunez bete ahal izateko herritarrei osasun neurriak errespetatzeko eskatu nahi die udalak.

Ekintzetarako sarrera eta gonbidapenak

Haurren gabonetako parkea (2€)

11:00etako txandetarako sarrerak 

12:45eko txandetarako sarrerak

15:00etarako txandetarako sarrerak

16:45eko txandetarako sarrerak

18:30eko txandetarako sarrerak

 

Urtarrilak 1 eta 2. Eski simuladorea (doan eta gonbidapenik gabe) 

Urtarrilak 4:Kantu kolore