Donostiako Udalak deia egin du material piroteknikoa arduraz erabiltzeko

0
binary comment

Donostiako Udaltzaingoak elementu piroteknikoak (bengalak, petardoak eta antzekoak) erabiltzeak hiritarrengan ekar dezakeen arriskuaz eta trabaz ohartarazi du Urtezaharraren atarian. Horregatik, urtero bezala, material horren salmenta eta erabilera kontrolatzen ari da azken egunotan.

Herri Segurtasunako eta Herri Babesako zinegotzi Martin Ibabek gogorarazi du material hori eremu publikoan erabiltzea erabat debekatuta dagoela eta betiere modu arduratsuan, segurtasun-neurri egokiak hartu behar direla erabiliz gero.

Baimendutako saltokiak

Gainera, oso garrantzitsua da horrelako tresnak erosten badira, araudia betetzen duten baimendutako establezimenduetan egitea. Izan ere, hauek saltzeko baimen berezia duten dendek baldintzak bete behar dituzte:

  • produktuak katalogatuta egon behar dira,
  • lehergailu bakoitzak erabiltzeko gutxieneko adina du eta CE ikurra izan behar dute.
  • Debekatuta dago lehergailu piroteknikoak kalean saltzea.

Isunak datuetan

Udaltzaingoaren datuen arabera, 2021ean 2 zigor edo isun ezarri ziren petardoak eta bengalak espazio publikoan jaurtitzeagatik, eta 50 eurotik 200 eurora bitarteko isunak izan ziren. 2016tik 22 akta egin dira arrazoi beragatik (5 akta 2016an, 7 2017an, 3 2018an, 4 2019an, 3 2020an eta 2021eko 2 aktak). Iaz, gainera, 2 konfiskazio egin ziren material piroteknikoa eramateagatik (201 €-tik 500 €-ra bitarteko isuna).

Erabilera egokirako gomendioak

Donostiako Udaltzaingoak segidako gomendioak egin ditu:

  • Ez gorde lehergailurik poltsikoetan.
  • Ez manipulatu lehergailuen osagarririk eta ez atera lehergailuen osagarririk
  • Ez bota petardorik pertsona edo animalien kontra
  • Ez bota eskuekin. Artikulua lurrean jarri beti eta metxa albotik piztu. Horrenbestez, jaurtitzaileak petardotik urruntzeko denbora izango du
  • Adi egon inguruan su hartu dezaketen lehergailurik edo likidorik egon ez dadin
  • Ez jarri petardorik adreiluetan edo botilatan. Lehertzen direnean metraila sortu dezakete
  • Artikuluak saltokietan eta baimendutako profesionalei erosi
  • Baldin eta petardo bat ez bada ondo pizten ez ukitu ordu erdi pasatu arte