Emakundek 400.000 euro bideratuko ditu enpresei berdintasun-diagnostikoak eta -planak egiten laguntzera

0

EHAAk gaur argitaratu du enpresei eta erakundeei zuzendutako diru-laguntzen deialdia, berdintasun-diagnostikoak eta -planak egiteko laguntza teknikoa emango dieten aholkularitza-enpresa homologatuak kontratatzeko. Laguntzen zenbatekoa 400.000 eurokoa da, eta 10 eta 100 langile arteko enpresetan lehen berdintasun-planak diseinatzera zuzenduta daude, baita beren planak 901 eta 902 Errege Dekretuetara egokitu behar dituzten irabazi-asmorik gabeko erakundeetara ere.

Izaskun Landaida Emakundeko zuzendariak gaur argitaratu diren laguntza horiek eskatzera animatu ditu enpresak. Landaidaren hitzetan, beste neurri batzuez gain, beharrezkoa da enpresetan berdintasunaren kultura sartzea, eta berdintasun-diagnostikoak eta -planak egiteak aurrerapen garrantzitsuak ahalbidetzen ditu zentzu horretan.

DEIALDIA