Kiribil, Kotoi eta Trapos denden erakusleihoak, dotoreenak

0
Gaur eguerdian banatu dituzte sariak, eta Kiribil, Kotoi eta Trapos dendek jaso dituzte epaimahaiaren sariak. NKN dendak herritarrek Facebook bidez emandako botoen saria jaso du eta LArrañaga kirolak dendak bere 50. urteurrenaren harira omenaldia jaso du.

Azpeitiko Gabonetako X. erakusleiho lehiaketa egin da aurtengoan ere, eta gaur, abenduak 29, eguerdian banatu dituzte sariak Sanagustin kulturgunean.

Lau sari eta oroigarri bat banatu dituzte. Erakusleiho onenaren 600 euroko saria Kiribil ekodendak irabazi du; bigarrena 400 eurokoa, Kotoi dendak eta hirugarrena, 200 eurokoa, Trapos denak.. Horretaz gain, herritarren saria ere banatu da. Horretarako Bertan Elkarteak parte hartzaileen erakusleihoetako argazkiak partekatu ditu lehiaketak irauten duen artean bere Facebook orrialdean, eta gaur 12:00etan atsegin dut gehien dituen publikazioko saltokiak 200€ko saria jasoko du; NKN dendak hain zuzen ere.

Epaimahaiko kideek lehen inpresioa, konposizioa, modernitatea, sormena, berrikuntza, originalitatea produktu/zerbitzuen konposizioa edo integrazioa, argiztapeana eta koloreen konbinazioa hartu dituzte kontuan balorazioa egiterakoan.

 

Larrañaga kirolak dendak, 50 urte

Sari banaketa ekitaldian, omenaldietarako tartea ere hartu dute. Hala, Azpeitiko Udalak eta BErtan Merkatari elkarteak 25, 50 edo 75 urte betezen dituzten dendei errekonozimendua egiteko abaitutako ibilbidearen baitan, Larrañaga Kirolak denda omendu dute. Aurten 50 urte bete ditu, eta oroigarria eman diote herria bizi mantentzeko merkataritza txikiak egiten duen lan guztiagatik..