Argitaratu dira laguntzen deialdiak KIUBentzat eta kontsumitzaileen eta erabiltzaileen elkarteentzat

0

KIUBentzako eta kontsumitzaileen elkarteentzako diru-laguntzen deialdiak abenduaren 28an eta 29an egin dira, hurrenez hurren. Laguntza horien helburua kontsumitzailearen defentsa- eta informazio-lanetan laguntzea da, alderdi guztietan, eta 1.491.000 euroko zenbatekoa dute.

Kontsumitzaileei Informazioa emateko Udal Bulegoetarako eta kontsumitzaileak defendatzeko toki-erakundeen beste ekimen batzuetarako deialdian 1.060.000 euroko diru-laguntzak jasotzen dira; horietatik 795.000, 2022ko aurrekontuaren kargura dira, eta gainerakoak 2023ko konpromiso-kredituen kargura. Laguntza horiekin diruz lagunduko dira KIUBen jardunaren gastuak, berritze eta lekualdatzeak, ikuskapen-jarduerak, baita bulego berriak irekitzeko gastuak ere. Eskabideak aurkezteko epea datorren otsailaren 17an amaituko da.

Kontsumitzaileen elkarteek beste diru-laguntza batzuk ere jaso ahal izango dituzte, 431.000 euroko zuzkidurarekin; horietatik 323.250, 2021eko aurrekontuaren kargura. Deialdi honetan, elkarte onuradunei eskatuko zaie beren jarduera-eremua Euskal Autonomia Erkidego osora zabaltzea eta aholkularitza eta laguntza juridikoa eskaintzea. Diruz lagunduko dira, batetik, kontsumitzaileak defendatzeko jarduera, erreklamazioak izapidetzea eta informazio-lanak, eta, bestetik, aholkularitza eta defentsa juridikoko lanak. Eskabideak aurkezteko epea datorren otsailaren 17an ere amaituko da.

Bi deialdiei buruzko informazio guztia hemen kontsulta daiteke: esteka.