Bertan behera geratu dira Sadarrerako 600 sarrerak

0

Datorren hilabetean futbol-zelaien edukiera % 75era murrizteko osasun agintariek hartutako erabakiaren aurrean, Club Atletico Osasunak Athletic Clubi jakinarazi dio astelehen honetan Sadarren zale bisitarientzat jarri dituen eserleku guztiak bertan behera geratuko direla.

Beraz, Athletic Clubek sarrera horien zenbatekoa itzuliko die San Mameseko leihatiletan sarrera erosi duten bazkide guztiei.

Athletic Clubek lehenbailehen jakinaraziko du zein izango den herri horiek itzultzeko prozesua.