ARTE ESZENIKOAK
ZIRKUA
- Urtarrilak 3 18:00etan. Zorrotzakpo Frontoian. ZIRKODOMO & CÍA TROTAMUNDOS – Neguko Zirkua. Emanaldi zorabiagarriak aireko oihalekin eta trapezioarekin, uztai hipnotikoak, erreboteko pilotak, minitramp jauzien emanaldi dibertigarria, bikoteko akrobazia eta ekitaldi harrigarri bat Cyr gurpilarekin.
MAGIA
- Urtarrilak 4 18:00etan. Altamirako Frontoian. ADRIÁN CONDE – El Gran Braulio. Braulio munduko magorik onena da, edo hori uste du behintzat, baina nor gara gu egia esateko? Horrela askoz ere dibertigarriagako da, eta egiten ari den barregarrikeriaren berri izango balu, ez luke horrela jokatuko. Mago baldarra eta hain despistatua, non ez baita ohartzen bere trikimailuak kasualitate hutsez gertatzen zaizkiola.
TXOTXONGILOAK
- Urtarrilak 3 12:00etan. San Frantziskoko Udaltegian. BIHAR – Hau natura! Airea, lurra eta ura? Esku-txotxongiloen bidez egindako ikuskizuna da, eta Agenda 21eko gaiak zabaltzea du helburu. Bertan, bizitzaren jatorritik ura oso garrantzitsua izan dela azaltzen da. Hori dela-eta, garbi egon behar da izaki bizidunen eta aniztasunaren jarraipena bermatzeko.
- Urtarillak 4, 18:00etan. Abandoko Udaltegian. TTIPIA ANTZERKIA – Plast & Co. Hiru protagonistek duela urte batzuk gertatu zitzaiena antzeztuko dute, eta hiruretako baten «lehen aldia» erakutsiko digute. Berandu samar izan zuen lehen aldi hori, egia esan, eta horrek beste bi protagonistengan (bere bi lagun minak, bidenabar esanda) izan zituen ondorioak kontatuko dizkigute. Tonu zorrotza erabiliko dute horretarako, baina ez era zakar edo baldarrean. Laburbilduz, umorea eta barreak bermatuta daude.
ANTZERKIA
- Urtarrilak 3 18:00etan. Abandoko Udaltegian. OIHAN VEGA – Ipuin dantza (Antzerki musikala). Ipuineko protagonistak Amets eta Danba (txotxongilo untxia) dira eta zoriontasuna topatu nahi dute. Alabaina, lehenago, hainbat sentimendu ezagutuko dituzte: beldurra, haserrea, tristezia… Baina, zein koloretakoa izango ote da zoriontasuna?
- Urtarrilak 5 12:00etan. Errekaldeko Udaltegian. EIDABE – Piztu! EmakumeON energia Ustezko zientzia kongresu zoro eta dibertigarri honetan, bi aktoresek dena buruzgora jarriko dute. Emakume zientzialarien historian zehar nabigatuko dugu, Marie Curie ardatz eta gidari izanik. Emakumeak zientzian izandako benetako pisuaz jabetuko gara eta hainbat esperimentu ere egingo ditugu.
ERAKUSKETAK
EXPODISTRITO
EXPODISTRITO, aldi baterako erakusketen zikloa auzoetako udaltegietan. Urtarrilaren 7ra arte.
- Abandoko Udaltegian. “Las Misiones Pedagógicas 1931-1936”. Erakusketa honek ezagutzeko aukera ematen digu, “misio ibiltariak” alegia. Misio hauek, duela 90 urte, hainbat zerbitzu eskaintzen zituzten: liburutegi zerbitzua, herriko museoa, zinemaren eta proiekzio finkoen zerbitzuak, herriko abesbatza eta antzokia, musika zerbitzua eta txotxongiloak. Erakusketa hau Blas de Otero fundazioarekin eta Ikasleen Egoitzarekin batera egin da, ACAMFE (Asociación de Casas-Museo y Fundaciones de Escritores) delakoaren barruan.
- Castañoseko Udaltegia – Aitor Fernández Vázquez. “Marginal 33” – Margoa. Lan hau bere bizipenen fruitu da, belaunaldi baten eguneroko eszena urbanoaren erretratua ikusgarri egiteko interesaren emaitza. Bere obrak beraien gaiek duten keinu- eta konposizio-gordintasun berarekin tratatzen ditu.
- Errakaldeko Udaltegia- Jose Ramón S. Alzola – Margoa. Gozatu nahi duenari mihisea zeharkatu eta koadroan sartzera gonbidatzen du, itsasadarraren ertzetik, Bizkaiko kostaldetik, portu eta hondartzetatik eta barnealdeko mendi eta baserrietatik paseatzera.
- San Inazio– Ibarrekolandako Udaltegia – José Vicente Sobradillo – Margoa. Ingeniari erretiratua da. Mihisearen gaineko olio-pintura bere pasioa da, hainbat gai eta estilotan. Bilboko estudio/tailer batera joan eta gero hasi zen margotzen. Asko gozatzen du XIX. mendeko margolari inpresionisten erreplika zehatzak egiten.
- La Bolsako Udaltegia – Karen Amaia. “Esto no es un árbol” – Argazkigintza. Erakusketa hau Covid19aren pandemiaren konfinamenduan Afrikan zehar egin artistak egin zuen bidaia birtualaren emaitza da. Google Mapsen bidez Afrikako zenbait herrialdetan zehar ibili zituen, eta konturatu zen hango ibai, delta, mendilerro eta abarrek, goitik ikusita, zuhaitz-pareidolia ikusgarriak osatzen dituztela.
- Begoñako Udaltegia – “Emakume aitzindari batzuen bilduma” – Margoa. IES ERREKALDEBERRI BHI, 4.ko Plastika eta Ikus-Hezkuntzako ikasleek, 2020-2021 ikasturtean egin duten erakusketa aurkeztu nahi dute. Erabilitako prozedura eta teknikaz aparte, erakusketa honen helburua da gaur eguneko emakume eredugarrien ikusgarritasunean dagoen hutsune garrantzitsuari erantzutea.
MUSIKA
GABONETAKO ABESBATZA KONTZERTUAK
Gabonetako Abesbatza Kontzertuek agur esango diote hiriari. Talde hauek konposizio klasikoen errepertorioa eskainiko dute, abesti herrikoiak eta musika sakratua konbinatuz, eta arreta berezia eskainiko diete Gabon-kantei eta aste honetan Gabonetako beste kanta batzuei.
- Urtarrilak 3 20:00etan El Carmen Elizan (Indautxu), Gaudeamus Hodie Abesbatza eta Iubilo Bilbao Abesbatza.
- Urtarrilak 4 20:30ean El Carmelo Elizan (Santutxu) Deustoarrak Abesbatza eta Ars Viva.
SARE SOZIALAK
- Bilbao Udala: YOUTUBE | FACEBOOK | TWITTER | INSTAGRAM
- Bilbao Kultura: YOUTUBE | FACEBOOK | TWITTER | INSTAGRAM
#BILBAOGABONAK | www.bilbaokultura.eus